Koltza olio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Koltza alorrak Alemanian

Koltza olioa koltzaren (Brassica napus) hazietatik ateratzen den olioa da.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkada arte koltza olioak azido eruziko (C22 :1) ugari zeukan. Ikerketa batzuek gantz-azido honen kontsumoa bihotzarentzako kaltegarria izan zitekeelako susmoa piztu zuten. Harrezkero eruziko gutxiko koltza barietateak lortu dira, ezagunena Kanadan garatutako "canola" (Canadian oil, low acid)[1]. Gaur egun koltza olioaren batez besteko gantz-azido osaketa hau da[2]:

Gantz-azidoak Ehunekoa
aseak azido palmitikoa  %4
azido estearikoa  %2
monoasegabeak azido oleikoa  %62
poliasegabeak azido linoleikoa  %22
azido alfa linolenikoa  %10

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela 4.000 urte Asian koltza olioa kontsumitzen zen. Erdi Arotik aurrera Europan jateko eta kriseiluetarako erregai gisa erabili zen[1]. Gaur egun, giza elikaduran asko kontsumitzen da. Horrez gainera, bioerregaiak (diester), lubrikagarriak eta disolbatzaileak egiteko, gero eta gehiago erabiltzen da. Beste erabilpen batzuk ere ditu: kosmetikogintza, plastikogintzako gehigarria...[3]

Ikus ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koltza olio Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b Canola Thecanadianencyclopedia.com
  2. Fats, Oils, Fatty Acids, Triglycerides Scientificpsychic.com
  3. Les utilisations du colza Agro.basf.fr