Konstantinos Kollias
Konstantinos Kollias | |||||
---|---|---|---|---|---|
1967ko apirilaren 21a - 1967ko abenduaren 13a ← Panagiotis Kanellopoulos - Georgios Papadopulos →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Xylokastro-Evrostina Municipality (en) , 1901 | ||||
Herrialdea | Grezia | ||||
Heriotza | Atenas, 1998ko uztailaren 13a (96/97 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | greziera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | epailea eta funtzionarioa |
Konstantinos Kollias (grezieraz: Κωνσταντίνος Κόλλιας; Xylokastro-Evrostini, 1901 – Atenas, 1998ko uztailaren 13a) greziar politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1967an.
Greziako Erresumako Korintiako probintzian jaio zen. 1940 eta 1944 artean, fiskal nagusi izan zen Grezia Ardatzaren potentziek okupatu zutenean, eta Erresistentziako kideen jazarpenaren erantzule izan zen. Gerraren amaieran auzipetu zuten eta bere lankideek absolbitu egin zuten. Gerraostean Auzitegi Goreneko fiskal nagusia izan zen, eta Grigoris Lambrakis diputatu ezkertiarraren hilketari buruzko ikerketa geldiarazten saiatu zen.
Greziako Junta Militar ultraeskuindarrak 1967ko apirilaren 21ean izendatu zuen lehen ministro, estatu-kolpearen egun berean. Zortzi hilabete geroago, Georgios Papadopulosek ordezkatu zuen, 1967ko abenduaren 17an Konstantino II.a Greziakoa erregearen kontrakolpe porrot egin ondoren.