Konstituzio plaza (Mexiko Hiria)
- Artikulu hau Mexiko Hiriko plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Konstituzio plaza (argipena)».
Konstituzio plaza | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Federative entity of Mexico | Mexiko Hiria |
Territorial demarcation of Mexico City | Cuauhtémoc (Mexiko Hiria) |
Koordenatuak | 19°25′58″N 99°08′00″W / 19.43278°N 99.13333°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1521 |
Izenaren jatorria | Political Constitution of Mexico (en) |
Arkitektura | |
Konstituzio plaza (gaztelaniaz: Plaza de la Constitución) Mexikoko Mexiko Hirian dagoen enparantza bat da. Hiri honetako enparantza nagusia da, herri hizkeran Zokaloa (El Zócalo) izenez deitua delarik.
Aldameneko kale eta etorbideekin batera 46.800 m²-ko azalera du (195 m x 240 m). Izena aldiz, 1812ko Espainiako Konstituziotik datorkio. Mexiko Hiriko Hirigune Historikoaren bihotz-bihotzean dago, Cuauhtémoc barrutiaren barnean.
Enparantza honetan hainbat eraikin nabarmen daude, esate baterako: Mexikoko Jauregi Nazionala edota Mexiko Hiriko katedrala.
XVI. mendearen hasieran Alonso García Bravo espainiar konkistatzaileak Tenochtitlan uhartea zetzan eremuan lehenbiziko aldiz eraiki zuen. Ondorengo mendeetan zehar hainbat zaharberritze eta eraldakuntza jasan izan dituelarik.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ekialdeko ikuspegia eta Mexikoko Jauregi Nazionala.
-
Ikuspegi panoramikoa.
-
Mexikar banderaren igoera.