Kordofan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kordofan
Datu orokorrak
Geografia
Map Sudan Kurdufan.png
Koordenatuak 13° 00′ N, 29° 30′ E / 13°N,29.5°E / 13; 29.5Koordenatuak: 13° 00′ N, 29° 30′ E / 13°N,29.5°E / 13; 29.5
Herrialdea Sudan

Kordofan edo Kurdufan[1] (arabieraz: كردفان‎, Kurdufān) Sudango erdialdeko antzinako eskualdea, Darfurreko ordokien eta Nilo Zuria ibaiak eratzen duen haranaren artean. 380.547 km2 eta 3.600.000 biztanle (2000). Hiriburua: Al-Ubayyid. Islamiar eskualdea izan da XIV. mendeaz geroztik. Darfurreko agintarien mende izan zen 1820tik egiptoarrek konkistatu zuten arte (1821-1883). 1883an bihurtu zen Sudango herrialde. 1994an, hiru estatu federaletan banatu zen: Shamal Kurdufan (Ipar Kordofan), Janub Kurdufan (Hego Kordofan) eta Gharb Kurdufan (Mendebaldeko Kordofan). 2005ean, ezeztatu egin zen Mendebaldeko Kordofan, eta, Ipar eta Hego Kordofanen artean banatu ziren hari zegozkion lurrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kordofan Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2012-04-28 .