Kōtoku-in

Koordenatuak: 35°19′01″N 139°32′09″E / 35.3169°N 139.5358°E / 35.3169; 139.5358
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kotokuin» orritik birbideratua)
Kōtoku-in
[[]]
Kōtoku-ineko tenpluan dagoen Amitabha Budaren estatua
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakKanagawa prefektura
Japoniako hiriaKamakura
ChōchōHase
Koordenatuak35°19′01″N 139°32′09″E / 35.3169°N 139.5358°E / 35.3169; 139.5358
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1252
ErlijioaJōdo-shū (en) Itzuli
IzenaAmitābha
Ondarea
Webgune ofiziala

Kōtoku-in (japonieraz: 高徳院?) Japoniako Kamakura hiriko tenplu budista da bertan dagoen Budaren estatua erraldoiagatik ezaguna da, Daibutsu (japonieraz: 大仏?) izenaz ezagutzen dena eta Japoniako ikur garrantzitsuenetakoa dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buda Handia Kamakura Aroan 1252 urtean eraikia izan zela pentsatzen da, Kamakura Japoniako hiriburua izan zen garaian hain zuzen ere. Aurretik 1243an egurrezko Buda erraldoia izan zen bertan baina ekaitz batez asko kaltetu zuen eta brontzezkoa egiteko eskaera egin zuen Inada-no-Tsubone andreak. Egileak Ōno Gorōemon edo Tanji Hisatomo izan bide ziren, garai hartako eskultore onenak baitziren. Budaren belarrietan urrezko aztarnak aurkitu dira eta urrez estalia egion zeneko hipotesia ere plazaratu izan da. Dena den ez da zurra gaur eguingo Buda iorduan eraikitakoa den ala ez. Jakina dena da Etxe baten barruan eraiki zutela, Narako Tōdai-ji tenplukoaren antzera.

1334an ekaitz berri batek etxea suntsitu zuen eta berreraikia izan zen, baina 1369an ekaitz berri batek suntsitu eta bigarren aldiz berreraiki zen. 1498an tsunamia izan zen eraikina bota zuena eta ordutik Budaren estatua aire librean egon da. Azkenik 1923ko Kantōko lurrikara handiak oinarria kaltetu zuen. 1960-61 urteetan lepoa sendotu zitzaion lurrikaren astinduak ongi jasan zitzan.

Budaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daibutsuaren altuera 13'35 metrotakoa da, oinarria barne, eta 121 tona inguru pisatzen ditu. Brontzez egina dago eta barrua hutsa du. Horrela turistak barnera sar daitezke. Bizkarrean bi leiho dauzka barruan sortzen den berotasuna ateratzeko.

Beste ezaugarri batzuk:

  • Aurpegiaren luzera: 2'35 m.
  • Begiaren luzera: 1 m.
  • Ahoaren luzera: 0'82 m.
  • Belarriaren luzera: 1'90 m.
  • Belaunen arteko distantzia: 9'10 m.
  • Hatz lodiaren zirkunferentzia: 0'85 m.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rudyard Kipling idazleak Kim eleberrian (1901) Kamakurako Buda izeneko poesia argitaratu zuen. Kipling bera 1892an Kamakura izan omen zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]