Edukira joan

Kristóf Milák

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristóf Milák

Bizitza
JaiotzaBudapest, 2000ko otsailaren 20a (26 urte)
Herrialdea Hungaria
Hezkuntza
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Altuera190 zentimetro

Instagram: swimilak Edit the value on Wikidata

Kristóf Milák (Budapest, 2000ko otsailaren 20a) hungariar igerilaria da, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu dituena, bata urrezkoa eta bestea zilarrezkoa[1]. 200 metro tximeletako munduko errekorra du. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko bat lortu zuen.

2017an Munduko txapelketetan hartu zuen parte 100 metro tximeletan eta finalerdietan munduko junior errekorra egin zuen. Ondoren finalean bigarren egin zuen eta berriz gainditu zuen munruko junior errekorra, 50.62 segundutan utziz[2]. 2018an Europako txapelduna izan zen eta Gazteen olinpiadetan hiru urrezko domina eta zilarrezko bat eskuratu zituen.

2019ko Munduko txapelketatan urrezko domina eskuratu zuen 200m tximeletan, eta hori gutxi balitz 10 urtetan mantendu izan zen Michael Phelps historikoaren errekorra hautsi zuen. 1:50.73 denbora ME egin zuen, 19 urte baino ez zituela[3]. COVID-19 pandemiak erasan zuen 2020an eta positibo eman zuenez ezin izan zuen Nazioareko Igeriketa Ligan parte hartu[4].

Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen 200 metro tximeletan eta 1:51.25 denbora markatu zuen, errekor olinpikoa OE hain zuzen ere[5]. 100 metro tximeletan ere hartu zuen parte eta zilarrezko domina kolkoratu zuen.

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Japonia Tokio 20201. postua, urrezko domina200m tximeleta OE1:51.25
2. lekua, zilarrezko domina100m tximeleta49.68
Frantzia Paris 20242. lekua, zilarrezko domina200m tximeleta1:51.75
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Hungaria Budapest 20172. lekua, zilarrezko domina100m tximeleta50.62
Hego Korea Gwangju 20191. postua, urrezko domina200m tximeleta ME1:50.73
Hungaria Budapest 20221. postua, urrezko domina100m tximeleta
Hungaria Budapest 20221. postua, urrezko domina200m tximeleta
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Eskozia Glasgow 20181. postua, urrezko domina200m tximeleta1:52.79
Hungaria Budapest 20201. postua, urrezko domina100m tximeleta
Hungaria Budapest 20201. postua, urrezko domina200m tximeleta
Italia Erroma 20221. postua, urrezko domina100m tximeleta
Italia Erroma 20221. postua, urrezko domina200m tximeleta
Italia Erroma 20221. postua, urrezko domina4x200m tximeleta
Italia Erroma 20222. lekua, zilarrezko domina100m estilo librea
Italia Erroma 20222. lekua, zilarrezko domina4x100m estilo librea
Serbia Belgrado 20241. postua, urrezko domina100m tximeleta
Serbia Belgrado 20241. postua, urrezko domina200m tximeleta

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Swimming-Rattled by ripped trunks, Hungary's Milak settles for gold» Reuters 2021-07-28 (kontsulta data: 2021-08-03).
  2. ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2017-07-29 (kontsulta data: 2021-08-03).
  3. ↑ (Ingelesez) «Kristof Milak Slaughters Phelps' 200 Fly World Record In 1:50.73» SwimSwam 2019-07-24 (kontsulta data: 2021-08-03).
  4. ↑ (Ingelesez) «Kristof Milak aún siente los efectos físicos del coronavirus» SwimSwam 2020-12-10 (kontsulta data: 2021-08-03).
  5. ↑ (Ingelesez) «Swimming - Final Results» .. (kontsulta data: 2021-08-03).[Betiko hautsitako esteka]