Michael Phelps

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Michael Phelps
Michael Phelps August 2016.jpg
Bizitza
Izen osoa Michael Fred Phelps II
Jaiotza Towson1985eko ekainaren 30a (32 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Nicole Johnson  (2016ko ekainak 13 -
Bikotea(k) Nicole Johnson
Hezkuntza
Heziketa Towson High School 2003)
Dumbarton Middle School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea igerilaria
Pisua 88±0 kilogramo
Altuera 193 zentimetro
IMDb nm1711727
http://www.michaelphelps.com

Michael Fred Phelps (Baltimore, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 1985eko ekainaren 30a) igerilaria da, munduko hainbat errekorren jabe. 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan zortzi domina irabazi zituen, horietatik sei urrezkoak eta bi brontzezkoak. Gainera, Joko Olinpiko batean domina gehien irabazi duenaren errekorra berdindu zuen, Alexander Dityatinek 1980an egindako marka berdinduta.

Michaelek irabazi dituen nazioarteko tituluen eta hautsitako errekor mundialen ondorioz, munduko igerilarik onena izendatu zuten 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan eta Ameriketako Estatu Batuetako igerilaririk onena 2001, 2002, 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan.

Phelps zortzi proba olinpikoetan parte hartzeko sailkatu da Beijingo 2008ko Olinpiar Jokoetan, eta Mark Spitzek duen Joko Olinpiar batean zazpi urrezko domina lortzearen errekorra hausten saiatzen ari da. 2008ko abuztuaren 11an, Phelpsek bi urrezko domina zituen jada, bietan errekor mundial berriak ezarriz.

2012ko Londresen jokaturiko Olinpiar Jokoetan dominarik gehien eskuratu dituen kirolaria izatera iritsi da, guztira 19 lorturik, Larisa Latynina gimnasialariak baino bat gehiago, hain zuzen ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Phelps Aldatu lotura Wikidatan