Kristoren arima
Kristoren arima (latinez: Anima Christi) Eliza Katolikoaren Erdi Aroko otoitz tradizionala da. Haren esaldi-segidak Eukaristiarekin (Kristoren Gorputza eta Odola), bataioarekin (ura) eta Kristoren Nekaldiarekin (zauriak) lotutako kontzeptu katolikoekin erlazio aberatsak ditu[1].
Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Latinezko hitzak | Euskarazko hitzak[2] | Euskarazko hitzak (beste bertsio bat)[3] |
---|---|---|
|
|
|
Joakin Lizarragaren liburuan honako bertsio honetan agerten da:
« | O Kristoren arima, sandu benaza, sandu benaza ni. Kristoren gorputza, salba benaza. Kristoren odola, amoros benaza. Kristoren bularreko ura, garbi benaza. Kristoren pasioa, bizkor benaza. O Jesus ona, adi benaza, bere llagen barnean altxa benaza. Ez nazala utzi apartatzera bereganik. Eriotzeko orduan dei benaza bere sandueki berorrengana, lauda dezaten bere sandueki beti. Amen. | » |
—[4] |
Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Otoitz honen jatorria ezezaguna da, baina XIV. mendean konposatu zitekeela suposatzen da. Mende horretako hogei eskuizkribu daude gutxi gorabehera otoitz hori dutenak. Britainiar Museoan dagoen 1340 inguruko eskuizkribuak beste bertsio batean dauka. Mende horretan jada alemanera, frantsesera eta italierara itzulita ageri zen. San Tomas Akinokoari, Joan XXII.a Aita Santuari, Bernardino Feltreko dohatsuari eta San Ignazio Loiolakoari egotzi zitzaion.
Gogo-jardunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kristoren arima otoitzak hedapen berritua lortu zuen San Inazio Loiolakoari esker bere Gogo-jardunak bildumako meditazio batzuetan agindu izanagatik. Bildumaren inprimatutako edizioetan otoitzaren hitzak gehitzen ziren, eta hark otoitza konposatu zuela uste zen[5].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) «Anima Christi» Our Catholic prayers.
- ↑ «Kristoren arima» Loiola santutegia.
- ↑ Etchehandy, Marcel. (2007). «Saindu nezazu» Gure otoitza gaur. Biblia elkartea, 48 or..
- ↑ Lizarraga, Joakin. (2004). Sermoiak. Zenbait predicu ta platica euscaras. Eusko Jaurlaritza, 636-637 or..
- ↑ (Ingelesez) Frisbee, Samuel. (1907). «The Catholic Encyclopedia» New Advent (New York: Robert Appleton Company) 1.