Krottorfeko ontzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Krottorfeko ontzia
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. XIV. mendea
Aurkikuntza lekuaKrottorf (en) Itzuli
Aurkikuntza data1909
Ezaugarriak
Materiala(k)urrea
Dimentsioak13 (diametro) × 6 (altuera) cm
Pisua68,7 gramo
Deskribapena
Honen parte daBrontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa
Kokapena
BildumaHalle State Museum of Prehistory (en) Itzuli

Krottorf urrezko ontzia (alemanez Goldschale von Krottorf) Erdiko Brontze Aroaren amaieran urrezko xaflaz egindako kalota formako ontzi bat da, ziurrenik k.a. XIV. mendekoa da. 1909an aurkitu zuten Krottorf herriaren inguruan, Alemaniak Saxonia-Anhalt eskualdean. 21. mendean Halleko (Saale) Historiaurreko Estatuko Museoan dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontzia urre finez egina dago eta kalota formakoa da. 13ko cm-ko diametroa du, 6 cm-ko altuera eta lodiera 0,17 mm. Bere pisua 68,7 gramo dira.

Ontziaren forma eta dekorazio elementuen antzekotasunak daude garai hartako Europa mendebaldeko elementu askorekin, baina forma antzekoena Axtrokiko ontziek (Euskal Herrian aurkituak) eta Villenako altxorreko ogasuneko (biak Espainia) ontzi batzuk dira. Apainduran, antzekotasun nabarmena du Axtrokiko ontzi txikiagoaren oinarrian dagoen gurutze figurak.

Madrilgo Museo Arkeologiko Nazionalean dauden Eskoriatzan aurkitutako Axtrokiko ontziak, Krotorfekoaren antzekotasun handia duten objektu bi.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]