Espainiako Arkeologia Museo Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espainiako Arkeologia Museo Nazionala
National Archaeological Museum of Spain, Madrid (15299325957).jpg
Arkeologia Museo Nazionalaren atari nagusia.
Kokapena
Herrialdea  Espainia
Lurraldea  Madrilgo Erkidegoa
Herria Madril
Helbidea Recoletos pasealekua, 20-22
28071
Koordenatuak 40° 25′ 25″ N, 3° 41′ 22″ W / 40.42361°N,3.68944°W / 40.42361; -3.68944Koordenatuak: 40° 25′ 25″ N, 3° 41′ 22″ W / 40.42361°N,3.68944°W / 40.42361; -3.68944
Espainiako Arkeologia Museo Nazionala hemen kokatua: Madril
Espainiako Arkeologia Museo Nazionala
Espainiako Arkeologia Museo Nazionala
Arkitektura
Garaia 1867ko martxoaren 20a
Webgunea
http://www.man.es/

Espainiako Arkeologia Museo Nazionala (2009 arte, ofizialki, Arkeologia Museo Nazionala deitua), Madrilgo Liburutegi eta Museoen Jauregian dago, Espainiako Liburutegi Nazionalarekin banatzen duen eraikina, eta Serrano Kalean kokatua, Kolon Plazaren ondoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoa, 1867an sortu zen, Elisabet II.a Espainiakoaren Errege Dekretu bidez. Beste herrialde batzuetan gertatzen zen bezala, Espainiako erregeek Errege Liburutegian, Historia Naturaleko Errege Kabinetan eta beste instituzio batzuetan bildutako material arkeologiko, etnografiko, apaindura arteena eta numismatikoak sailkatu eta erakusteko museo bat izateko beharragatik sortu zen.

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999tik, museoko zuzendaria, Kultura kontuen ministerioak izendatzen du (gaur egun, Kultura Ministerioa) Arte Ederren eta Ondasun Kulturalen Zuzendari Orokorrak proposatuta.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoaren lehen egoitza, behin-behinekoa izan zen: Embajadores kaleko antzinako jauregitxo bat, Erreginaren Kasinoa deitua, Fernando VII.a Espainiakoaren emazte izan zen Maria Isabel Bragantzakoarena izan zena.

1895ean, bere funtsak, behin betiko, Liburutegi eta Museoen Jauregira eraman ziren, Serrano kalera ematen duten solairuak eta alboetako batzuk hartuz (gainontzekoak Liburutegi Nazionalak hartzen ditu).

Eraikinak, San Felipe Neriren baratza bezala ezagutzen zen antzinako hazienda baten lurrak hartzen zituen. 1866an eraikitzen hasi zen Francisco Jareño y Alarcónen planoen arabera, baina lanak ez ziren 1892 arte amaitu (Antonio Ruiz de Salcesen zuzendaritzapean). Eraikinak, neoklasiko estilokoa, laukiluze formako oinplanoa du, barneko lau patio handirekin. Serrano kalera ematen duen fatxadak, sarreran zutabe dorikoak eta kolomadi joniko bat goiko solairuko balkoi taldean dituen atari bat du. Sarrera lorategian, Altamirako leizearen kopia dago.

Ondorengo espazio berregituraketen artean, garrantzitsuena 1968 eta 1991 bitartean egin zen: jatorrizko hiru solairuak, bost bihurtu ziren, eta, bilduma guztiak, kontzeptu museografiko berriekin berrezarri ziren. Gaur egun, eraikinaren eta erakusketa iraunkorraren erabateko berritzea proiektatzen da. 2008ko urtarrilean, lan horiengatik, geletako asko itxi egingo direla iragarri zen, dohako sarrera duen "Maisu lanen" erakusketa bat ikusgai geratuko den arren.

Funtsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazako Dama. Arkeologia Museo Nazionala, Madril

Arkeologia Museo Nazionalak, 2003an, Espainiako kultura eta historiaren 22 garai ezberdin hartzen zituzten 34 gela zituen. Honako hauek dira bertan ikus daitezkeen lan garrantzitsu batzuk:

Gainera, museoak, bere kanpoko lorategian, Altamirako leizearen polikromoen sabaiaren kopia bat du, jatorrizkoa, Kantabriako Santillana del Mar herrian dagoelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainiako Arkeologia Museo Nazionala Aldatu lotura Wikidatan