Kuban-Azoveko Lur Beheak
Kuban-Azoveko Lur Beheak | |
---|---|
Mota | lur behereak |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°20′21″N 37°24′11″E / 45.33917°N 37.40306°E |
Kuban-Azoveko Lur Beheak (errusieraz: Кубано-Приазовская низменность, translit.: Kubano-Priazóvskaya nizmennost) edo Kubango Lur Beheak (errusieraz: Прикубанская низменность, translit.: Prikubánskaya nizmennost) hegoaldeko Europar Errusian hedatutako lautada da, Ziskaukasiako mendebaldean dagoena.
Honako mugak ditu: mendebaldean, Azov itsasoko urak; hegoaldean, Kaukasoko mendikateak; iparraldean, Kuma-Manitx sakonuneak; eta ekialdean, Stavropolgo altuerak. Lautadak, batez beste, 100-150 metroko altuera du itsas mailatik. Kuban ibaia du ardatz geografiko nagusia. Yeya ibaia ere nabarmendu behar da, iparraldetik baitoa.
Inguruko klima kontinentala da: negu hotz samarrak, uda beroak eta prezipitazio gutxi (400-600 mm urtean, batez beste). Landaretza nagusia estepakoa da, eta belardiak eta substratu karbonatikoaren gainean garatutako txernozem-lurzorua ditu ezaugarri. Inguruan hidrokarburo-hobiak aurkitu dituzte.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |