Edukira joan

Kuhl pipistrelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuhl pipistrelo
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaChiroptera
FamiliaVespertilionidae
GeneroaPipistrellus
Espeziea Pipistrellus kuhlii
Kuhl, 1817
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Habitatbaso
Eguneko zikloagaueko

Kuhl pipistreloa[1] (Pipistrellus kuhlii) hegoaldeko Eurasia eta iparraldeko Afrika artean topa dezakegun saguzar espeziea da. Bere ezaugarri nagusia mutur motza izatea da[2].

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren interes berezikoen kategorian sartu zuten.[3]

Kolore marroi edo gorrixkako ilajea bizkarraldean, eta argiagoa sabelaldean. Muturra, belarriak eta mintz hegaldura ilunak. Patagioaren atzeko ertzean lerro fin zurixka bat du. Pipistreloak ezberdintzea zaila da, dena den hortzetan eta gorputzeko kolorean oinarritu ezkero egin liteke.[4]

Pisua: 4,5 - 10,0 gramo (txikia)

Gorputzaren dimentsioak: buru + gorputza (40-50 mm), isatsa (30-40 mm), besaurrea (28-37 mm) eta hegoen tamaina (210-230 mm)4

Baso irekiak eta eremu humanizatuak. Era guztietako giroetan bizi da, baita gizakia bizi den eremuetan ere, giza populazio handiegiak okupatu gabe. Normalean, arroken pitzaduretan edo giza eraikuntzen pitzaduretan babesten da.

Pitzadurak eraikinetan, harkaitzetan eta zuhaitzetan, bai eta saguzar-kutxetan ere.

Iluntzen duenean ateratzen da bere babeslekutik, eta farolen inguruan, uretan edo ladaredian ehizatzen du, hegaldi bizkor eta trebe batekin.

Antzeko espezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pipistrellus nathusii: antzeko samarreko tamainakoa, banda argiagoa ere izan dezake patagioaren inguruan, baina ez da hain zuria edo argi definitua.

Pipistrellus pipistrellus: bosgarren behatz laburrago bat du ezaugarri, 43 mm baino gutxiagokoa.

Ekokokokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FM-QCF eta QCF pultsuak, 34-40 kHz bitarteko FME-rekin. Maiztasun handieneko deiak P. nathusii-renekin gainjartzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Naturtzaindia Elkartea. (2023). Euskal Herriko saguzarren gida. Naturtzaindia ISBN 978-84-09-48316-7..
  2. (Katalanez) Vigo, Marta. (2002). Guia dels mamífers terrestres de Catalunya. in: Enciclopèdia Catalana, colección Pòrtic Natura. Bartzelona, 92-93 or. ISBN 84-7306-680-4..
  3. Eusko Jaurlaritza. (2013-7-5). Agindua, 2013ko ekainaren 18koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatzen da. .
  4. Euskal Herriko saguzarren gida. Egilea NATURTZAINDIA. Laguntzailea Arrasateko udala. https://naturtzaindia.com/.
  • VIGO, Marta: Guia dels mamífers terrestres de Catalunya. Enciclopèdia Catalana, colección Pòrtic Natura, núm. 18. Barcelona, mayo del 2002. ISBN 84-7306-680-4, pp. 92 y 93.
  • Pipistrellus kuhlii en el Atlas de la biodiversidad del Ministerio de Medio Ambiente de España (MMA).
  • Fordham et al. (2006). «Pipistrellus kuhlii». Lista Roja de especies amenazadas de la UICN 2006 (en inglés). ISSN 2307-8235. Consultado el 12 de diciembre de 2007. En inglés.
  • Estatus de conservación: Amori, G., Hutterer, R., Krystufek, B., Yigit, N., Mitsani, G. & Muñoz, L. J. P.: Pipistrellus kuhlii. Lista Roja de la UICN. 2008. Version 2009.1. <www.iucnredlist.org>. (LC). En inglés. Consultado el 6 de agosto de 2009.


Animalia Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.