Kuku-praka
| Kuku-praka | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Lamiales |
| Familia | Plantaginaceae |
| Leinua | Digitalideae |
| Generoa | Digitalis |
| Espeziea | Digitalis purpurea |
Kuku-praka (Digitalis purpurea) Scrophulariaceae familiako landare belarkara da, jatorriz Europakoa eta Afrikako iparraldekoa. Ezaguna da lore ikusgarriak dituelako eta oso toxikoa izan daitekeelako, bertatik eratortzen baita digitalina sendagaia.
Kuku-prakaz gain, euskaraz beste hainbat izen ere erabiltzen dira landare hori izendatzeko, hala nola titara-lorea, asto-lorea, txilintxa, kuku-porrua[1]. Ez da kuku-belarra izenekoarekin nahastu behar, hori Aquilegia vulgaris izendatzeko erabiltzen baita[2].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lore mota hori bost cm-ko luzera izatera iristen da. Petaloen kolorea horiaren eta arrosa biziaren artekoa izaten da, eta barruko zatia purpura da. Angiospermoa da.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Digitalis purpurea bi urtean garatzen da: lehenengo urtean, muskildu ondoren, arrosatxo bat, hosto basalekin, obalekin eta hagindunekin ekoizten du. Bigarren urtean zehar, 0,50 eta 2,50 metro bitarteko zurtoina garatzen du, hosto sesiletaz eta zimurrez estalita.
Ekain eta irail bitartean loratzen dira, iparraldeko hemisferioan. Polinizazioa erleen bitartez gauzatzen da.
Klima epela eta itzalean egon nahiago du, eta lur azido eta hezeetan.
Azpiespezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Digitalis purpurea espeziearen hiru azpiespezieak hauek dira:
- Digitalis purpurea subsp. purpurea – Europako leku gehienetan
- Digitalis purpurea subsp. heywoodii – Iberiar penintsulan
- Digitalis purpurea subsp. mariana – Iberiar penintsulan
Sendabelarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso toxikoa izan daiteke (10 g hosto lehor edo 40 g hosto fresko hilgarriak dira gizakiarentzat[3]); bertatik digitalina edo digitoxina ekoizten dira, tonikardiako gisan erabiltzen direnak. Substantzia horiek glikosido kardiotonikoak dira, bihotz arritmia eta takikardiaren tratamenduan erabiliak. Kuku-praka horia baino estimatuagoa da, printzipio aktibo gehiago dituelako.
Azukre konplexuak (heterosidoak) dauzka, horien artean digitoxina, digoxigenina, gitixosidoa, digitalosidoa, sapogenina, digitonina eta digitoflavina. Substantzia horiek bihotz-giharren taupadak egokitzen, mantsotzen eta indartzen dituzte. Industria farmazeutikoak Digitalis lanata kuku-prakaren digoxina erabiltzen du izatekoz, espezieak, jatorriz Balkanetakoa, izotza jasaten duelako eta printzipio aktibo horretan aberatsa delako[4].
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Digitalis purpurea
- Digitalis purpurea
- Digitalis purpurea
- Digitalis purpurea
- Digitalis purpurea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskara eta natura
- ↑ Hiztegi batua
- ↑ Pierre Lieutaghi. Digitale. ..
- ↑ Y. Gaillard, M. Cheze, G. Pépin. (2001eko abendua). «Intoxications humaines par les végétaux supérieurs : revue de la littérature» Annales de Biologie Clinique: 764...
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kukuprakak taupadak bizkor artikulua Argia.com gunean