Edukira joan

Kultura arkeologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kultura arkeologikoa toki batean eta garai batean mugatuta dauden objektu arkeologikoen multzoa da. Haien bidez desagertutako herri edo kultura baten nondik-norakoak ezagutu nahi dira.

Kultura hitza erabiliz arkeologoek esan nahi dute leku eta toki desberdinetako tresneriak bereizten dituzten patroiek gizarte baten jokabide zabalagoa adierazi ahal dutela. Historiaurreko arkeologian, kulturak oinarrizko unitateak dira 1920ko hamarkadatik, batik bat Gordon Childe ikerlariari esker:[1]

Aztarna mota batzuk (ontziak, apaingarriak, lanabesak, ehorzketak, etxeak) batera aurkitzen ditugu beti. Elementu elkartu horien multzoari "kultura-taldea" edo "kultura" deituko diogu. Uste dugu multzo hori gaur egun "herri" deritzogunaren adierazpen materiala dela.

Kultura arkeologikoen erabilpenak erakusten du kultura materiala eta gizakiak hertsiki lotuta dauden ideia. Izan ere, Gordon Childen ikuspegia Marxen materialismo historikoak kutsatuta zegoen.

Kanpai-formako ontzien kulturako hilobietan ohikoak diren objektu-multzoa. Ezkerretik eskuinera: kanpai formako ontzia, Palmela puntak, mihidun sastakaia eta arkulariaren besokoa.

Hala ere, ondorengo arkeologoek ikusmolde hori zalantzan jarri dute, antzeko ondasunak izateak ez baitakar, berez, gizarte bera izatea, edo ondasun desberdinen erabilpenak ez baitu esan nahi gizarte desberdinak direla. Ezagutza arkeologikoak aurrera egin ahala, kultura arkeologikoaren definizioa lausotu da. Izan ere, kulturei ematen zaizkien izenak arbitrarioak izaten dira, eta ez dakarte kultura monolitikorik bere azpian.

Kultura arkeologikoa ikerketaren ardatza jarrita, lanabes edo teknika baten hedapenak kultura beraiekin eramaten zuen herri baten migrazioa zekarren. Horren aurrean, teknologia salerosketekin bidaiatzen zela proposatu da.

Kultura arkeologikoa definitzerakoan, aurkikuntza mota batzuek ezartzen zuten eredua. Hala ere, aztarnategi gutxi batzuk izaten dira horien irla garbia, aztarna mota ugari izaten dutelako.

Nolanahi ere, kultura arkeologikoaren kontzeptua erabiltzen jarraitzen da, eta, hiru aroko sistemarekin gertatzen den bezala, eraginkorra da garaiak, eskualdeak eta jarduerak azkar ezagutzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Trigger, Bruce G. A history of archaeological thought. 235-248 orr.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]