Elam (sumerieraz: 𒉏𒈠𒆠) edo Khuzestan Bakhtiari Susiana[1]Tigris ibaiaren behe-arroaren ekialdeko antzinako lurraldea izan zen, gaurko Iranen eta Iraken arteko mugan. Hiri nagusiak: Anshan (non zegoen zehaztu gabe dago oraindik) eta Susa (Iran). Jentilizioa elamdar da.[2]
Elamdarrek berezko hizkuntza batez hitz egiten zuten, idazkera kuneiformez idazten zena; honen lekukotasunek K.o. IV. mendera arte irauten dute. Hizkuntzak eta arteak Babiloniako akadtarren eragin handia izan zuten. Elamgo zibilizazioaren goren maila K.a. XIII-XII. mendeetan etorri zen; garai hartako monumentu bikain asko gorde dira (Napir-Azu erreginaren brontzezko irudia, Louvreko museoan; Txoga-Zanbil, Susako hiriaren ondoko aztarnategiko zigurata).