Kurume (Fukuoka)

Koordenatuak: 33°19′09″N 130°30′30″E / 33.31925°N 130.50833°E / 33.31925; 130.50833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kurume
久留米市
久留米市
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Kyushu
Kyushu
Fukuoka
AlkateaTsutomu Okubo (en) Itzuli
Izen ofiziala久留米市
Jatorrizko izena久留米市
Geografia
Koordenatuak33°19′09″N 130°30′30″E / 33.31925°N 130.50833°E / 33.31925; 130.50833
Map
Azalera229,84 km²
MugakideakOgōri (en) Itzuli, Asakura (en) Itzuli, Chikugo (en) Itzuli, Ōkawa (en) Itzuli, Ukiha (en) Itzuli, Yame (en) Itzuli, Ōki (en) Itzuli, Hirokawa (en) Itzuli, Tachiarai (en) Itzuli, Tosu (en) Itzuli, Kanzaki (en) Itzuli eta Miyaki (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria302.858 (2020ko irailaren 1a)
−1.694 (2015)
Dentsitatea1319 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakModesto (Kalifornia), Hefei eta Kōriyama
http://www.city.kurume.fukuoka.jp www.city.kurume.fukuoka.jp

Kurume (japonieraz: 久留米市 Kurume-shi?) Japoniako hiri bat da, Fukuoka prefeturako hirugarrena, Kyushu uhartean. 2014ko erroldaren arabera 302.532 biztanle ditu eta Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremuaren barnean dago. Honek 5.738.977 biztanle ditu eta Japoniako laugarren metropoli eremua da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prefeturaren hego-mendebaldean dago, Ariake Badiaren ertzean. Alboan dauka Yanagawa hiri turistikoa, bere kanalengatik ezaguna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosgarren menderako jadanik fundatua zen gaur egungo Kurumeko lurretan Kōra Taisha santutegi xintoista.

1504 eta 1521 artean Kurumeko gaztelua eraiki zen Chikugo ibaiaren ertzeko muino batean. XVI mednean borroka ugari izan ziren Kyushuko lurretan eta 1587an Toyotomi Hideyoshi shogunak Mori Hidekaneri eman zion agintea. Tokugawa Ieyasuk Sekigaharako Gudua irabazi ondoren bere aldekoa izan zen Tanaka Yoshimasa jarri zuen agintari. Dena dela 1871 arte Arima leinua izan zen Kurume gobernatu zuena.

1889ko apirilaren 1ean eratu zen Kurume hiria. Bridgestone neumatiko fabrikaren egoitza nagusia da.

1945ean hegazkin etatubatuarren bonbaketak jasan zituen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]