Kwajaleingo gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kwajaleingo gudua
Irudia
Map
Motagudu
Honen parte daGilbert and Marshall Islands campaign (en) Itzuli
Denbora-tarte1944ko urtarrilaren 31 - 1944ko otsailaren 3a
Data1944ko otsailaren 3a
KokalekuKwajalein atoloia
Parte-hartzaileak

Kwajaleingo gudua Bigarren Mundu Gerran gertatu zen, eta Pazifikoko Gerraren parte izan zen. 1944ko urtarrilaren 31tik otsailaren 3ra bitartean borrokatu zen Marshall Uharteetako izen bereko atoloian . Borroka hau Eniwetok atoloia konkistatu aurretik egin zuten indar amerikarrek; Kwajalein munduko koralezko atoloi handiena da ur itxien azaleraren arabera, 97 uharte eta 6,33. km²-ko hedadurarekin (baturan).

Guduan parte hartutako marine estatubatuarren artean, euskal jatorriko soldaduak izan ziren. Lawrence Erburu Laugarren Dibisioko 24. erregimentuko L konpainiakoa onik irten zen Kwajaleindik, baina hurrengo egokitu zitzaion Saipango guduan hil zen. Federico Clavería fotokazetari militar gisa aritu zen gudu honetan eta beste batzuetan, eta Gerra bizirik gainditu zuen.[1]

Garrantzi estrategikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salomon Uharteak galdu ondoren, japoniarrek erabaki zuten Marshall Uharteak sakrifikatu zitzaketela, aberritik hurbilen zeuden uharteen defentsarekin konparatuta. Bestalde, amerikarrek 1921eko Orange Planean jada uharteetatik igarotzen zen Japoniara hurbiltzeko estrategia eta hori MacArthurren jauzikako estrategiarekin integratuta zegoen (etsaiak okupatutako uharte batzuen gainetik jauzi egin hurrengora, atzean isolatuta geratutakoek arriskurik eragingo ez zutelakoan).

Gudu estrategiko bat atoloi honetan gerta zitekeela jakitun, japoniarrek indartu egin zuten ordurako aski handia zen goarnizioa.

AEBeko indarretan, ikuspegi taktikotik Richmond K. Turner almirantearen eta Holland M. Smith marineen jeneralaren arteko iritzi ezberdintasunak zeuden konkistaren garaiari buruz; Turnerrek Wotje eta Maloelap konkistatu nahi zituen, han ontziak hornitu eta berritu, eta Kwajalein eta Eniwetok konkistatzera joan nahi zuen. Baina Smithek aurreko konkista horiek ebitatu nahi zituen, indarrak Hawaiin bertan hornituta. Raymond Spruance almiranteak erabaki zuen beste bi komandanteen gainetik, Kwajaleinera zuzenean joango zirela beste konkista horiek egin gabe.[2]

Guduak amerikarrei 372 hildako kostatu zitzaien, eta japoniarrek 8.100 gizoneko goarnizioa zutelarik 7.870 hildako eta 230 preso zenbatu zituzten. Enplegatutako indarren nagusitasunak amerikarrei konfidantza eman zien hurrengo uharteak hartzeko orduan egutegia azkartzeraino.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El marine navarro Federico Clavería, primer corresponsal en la SGM» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  2. «HyperWar: The Amphibians Came to Conquer [Chapter 19»] www.ibiblio.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]