Lawrence Erburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lawrence Erburu

Bizitza
JaiotzaOjai (Kalifornia)1922ko urriaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaeuskalduna
HeriotzaSaipan1944ko uztailaren 4a (21 urte)
Hobiratze lekuaNational Memorial Cemetery of the Pacific (en) Itzuli
Familia
AitaMichael Peter Erburu
AmaKathryn Sarzotti
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza
Graduaprivate first class (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Kwajaleingo gudua
Saipango gudua

Find a Grave: 113022636 Edit the value on Wikidata

Larry Erburu (izen osoa: Lawrence Michael Erburu Sarzotti; Ojal, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1922ko urriaren 3Saipan, Ipar Marianak, 1944ko uztailaren 4) Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra izan zen. Saipango guduan hil zen, alderdi bereko suaren ondorioz[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lawrence Erbururen gurasoak Ameriketako Estatu Batuetan jaio ziren, baina bere aitaren aldeko aitona, Mariano Erburu, 1857an jaio zen Aurizberrin. Marianok 1874an hartu zuen Kaliforniarako bidea. Bertan Juana Antonia Orellarekin ezkondu zen, euskal jatorrikoa, bere aita Bruno Orella Mendizabal muskiztarra baitzen.

Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatean ikasi eta gero, Marineetan izena eman zuen Pearl Harborko erasoaren ostean, 20 urte zituela. Marineek 4. Dibisioko 24. Erregimentuko 3. Batailoiko L Konpainian aritu zen, lehenengo Kwajelaingo guduan, Marshall Uhartetan eta, ondoren, Saipango guduan. Bertan hil zen guduan, alderdi bereko suaren ondorioz, 21 urte zituela[2]. Urrezko Izardun Bihotz Purpura jaso zuen, eta Honolulun lurperatu zuten, Hawaiin[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Battle Narrative Saipan: D+19. July 4, 1944.» 1-24thmarines.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  2. (Ingelesez) Asociación Sancho de Beurko. (2021-10-18). «Fighting Basques: The Basques and Navarrese of the Other ‘D’ Day: Saipan and the Pacific Front» Buber's Basque Page (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Lawrence M. Erburu, el tercero de los Marines de nuestro calendario, será nuestro héroe del mes de julio de 2018» www.fightingbasques.net (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia hau Sancho de Beurko Elkarteak egindako Fighting Basques: Memoria de la Segunda Guerra Mundial ikerketa proiektuaren parte da. Gehiago jakiteko: https://www.fightingbasques.net