Kwon Ki-ok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kwon Ki-ok
Kwon Ki-ok1928.jpg
Bizitza
Jaiotza Piongiang1901eko urtarrilaren  11
Herrialdea  Hego Korea
Heriotza 1988ko apirilaren  19a (87 urte)
Hezkuntza
Heziketa Zhejiang University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak hegazkinlaria

Kwon Ki-ok (Pyongyang, Korea okupatua, 1901eko urtarrilaren 11 - Seul, Hego Korea, 1988ko apirilaren 19a), Koreako eta Txinako lehen emakumezko hegazkinlaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniak Korea okupatzen zuen garaian jaio eta hazi zen, eta gaztetandik militatu zuen independentziaren alde Koreako Emakume Abertzaleen Elkartea. Militantzia horregatik atxilotu egin zuten, eta askatzean Txinan erbesteratu zen. Behin Txinan, 1923an, Koreako Errepublikako Behin-behineko Gobernu herbesteratu eta abertzalearen gomendioz Txinako Errepublikako aireko eskola militarrean sartu zen, eta bertan graduatu zen lehen emakumea izan zen 1925.

1940. urteanteniente koronelak izendatu zuten, eta Bigarren Mundu Gerran japoniarren aurkako aireko gerran pilotatu zituen hegazkinak, Txinako fronteetan.

1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Koreara itzuli zen, eta Hego Koreako aireko armadaren erakuntzan parte hartu zuen. Mendebaldeko indarrekin eta Hego Korearekin egon zen Ipar Korearen aurka Koreako gerra garaian.