L'Oceanogràfic

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
L'Oceanogràfic
L'Oceanografic, Valencia, Spain 2 - Jan 07.jpg
L'Oceanogràfic
L'Oceanogràfic hemen kokatua: Espainia
L'Oceanogràfic
L'Oceanogràfic
L'Oceanogràfic (Espainia)
Koordenatuak 39° 27′ 10″ N, 0° 20′ 53″ W / 39.45279°N,0.34812°W / 39.45279; -0.34812Koordenatuak: 39° 27′ 10″ N, 0° 20′ 53″ W / 39.45279°N,0.34812°W / 39.45279; -0.34812
Herrialdea Espainia Espainia
Hiria Valencia
Irekitze data 2002ko abenduak 12a

L'Oceanogràfic (katalanez ozeanografikoa), itsas habitat ezberdinak irudikatzen dituen multzo bat da (itsasoak eta ozeanoak), 100.000 m² baino gehiagoko azalera hartzen duelarik. 2002ko abenduak 12an inauguratu zen, eta Valentziako ekialdean dago, Arte eta Zientzien Hiria bezala ezagutzen den multzoaren barnean.

Datu orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan, armiarma karramarroetatik hasi eta pinguinoetaraino aurki daitezke, eta, nola ez, baita izurdeak, belugak, mortsa eta itsas lehoiak ere.

Lurrazpian, Europako akuariorik handienak daude, non 500 espezie ezberdinetako 40.000 animalia baino gehiago aurki daitezken, arrainak, ugaztunak, hegaztiak, narrastiak eta ornogabeak barne.

Izurdeen ikuskizun akrobatiko bat ere badu.

Ur gazia, Malvarrosa hondartzatik ponpatzen da, beharrezko kalitate baldintza guztiak gainditu ondoren.

Europako akuariorik handiena da. Nenufar formako bere estalkia, Felix Candela arkitekto mexikarrak egina da. Europako ozeanografikorik handiena da, 110.000 metro karratu eta 42.000.000 ur litrorekin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: L'Oceanogràfic Aldatu lotura Wikidatan