La Basconia

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Basconia
Datuak
Motafabrika
Jarduera sektoreaMetalurgia
HerrialdeaBizkaia
Jarduera
Honen parteBizkaiko Labe Garaiak
Enplegatuak3.500
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1892
Desagerpena1969

Compañía Anónima Basconia, La Basconia bezala ezaguna, Bizkaiko metalurgia alorreko fabrika bat izan zen, Basaurin kokatua, Ibaizabal ibaiaren ondo-ondoan.

1892. urtean, bizkaitar zenbait industrialari Ildefonsa Ayarragarayrekin, Gorbeñaren alargunarekin, harremanean hasi ziren. Asmoa latorrizko xaflak egiteko fabrika bat sortzea zen, alargunaren jabetza ziren Larrazabal-Kareagako lursail batzuetan. XIX. mendean sortutako metalurgia fabrika horrek hamarkada batzuk iraun zituen. Hasieran latorrizko xaflak egitetik geroago metalezko estruktura nahiko handiak ere egitera pasatu ziren. 1969. urtera arte. Urte horretan fabrika ez zen desagertu, baina urte horretan AHV enpresak bereganatu zuen La Baskonia.

Bere garaian lanpostu ugari kudeatu zituen La Basconiak (fabrika, XX. mendean, 3.500 langile izateraino heldu zen)[1].

San Mames zaharreko Arkua (1953) La Baskonia fabrikan egin zuten.

La Basconia fabrikan eraiki ziren, esaterako, Deustuko Zubia (1934), Mesedeetako Andra Mariaren elizaren metalezko kupula Areetan, Getxon (1954), San Mames zaharreko Arkua (1953), eta beldar-traktore bat ere bai, 1929an, 60 CV.ko Mercedes motor batekin ekipatua[1].

La Basconia konpainiaren bulego nagusiak

Fabrika honek Basaurin azpiegitura batzuk eginarazi zituen, La Basconia zubia, esate baterako. Langileentzako etxebizitza sozial batzuk ere sustatu zituen bere garaian. Osasun zerbitzuak eskaintzeko eraikuntza bat, Guardia Zibilaren kuartel-etxe bat, ekonomatu bat, Baskoniako Botikina (gaur egun beilatokia da); Arte eta Lanbideen eskola zena (Baskoniako Aprendiz Eskola esaten zitzaion); San Jose Ikastetxea (kristau eskola)[2]; Probidentzia Eskola[3], (kristau eskola)[4]; Social Antzokia; San Pedro eliza[5]...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «La Basconia | www.basauri.net» www.basauri.net (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  2. «Colegio San Jose Ikastetxea» Colegio San Jose Ikastetxea (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  3. «Probidentzia Eskola - Basauri» probidentziabasauri (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  4. «Probidentzia Eskola - Kongregazioa» probidentziabasauri (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  5. «Iglesia de San Pedro Apostol | www.basauri.net» www.basauri.net (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]