Edukira joan

La Dantako piramidea

Koordenatuak: 17°45′06″N 89°54′10″W / 17.751701°N 89.902689°W / 17.751701; -89.902689
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Dantako Piramidea
La Dantako Piramidearen ikuspegia.
Kokapena
Estatu burujabe Guatemala
Department of GuatemalaPetén
Koordenatuak17°45′06″N 89°54′10″W / 17.751701°N 89.902689°W / 17.751701; -89.902689
Map
Historia eta erabilera
JabeaGuatemala
Arkitektura

La Dantako Piramidea, baita Guatemalako Piramide handia edota Peténgo Piramide Handia izenaz ere ezaguna, Aro Aurreklasikoan Maia herriak eraikitako arkitektur eraikin bat da. El Mirador hiri maian dago, Guatemalako Petén departamenduan. K.a. 300. urtean eraikitzen hasi zela uste da. "Danta" hitzak tapirra esan nahi du: eremu honetako oihanean bizi den basapizti handiena. Antzinako gainontzeko hiria bezala, egitura hau ere oihanean ezkutaturik dago.

Eraikinaren bolumen osoa 2,800.000 m³.koa dela kalkulatu da. Egiptoko Gizako Piramide Handia 200.000 m³-tan gaindituz. Piramide hau bera (alboko beste biekin batera) beste piramide itxurako oinarri batean gainean eraikia dagoela nabarmentzekoa da. Eraikin guztiak 19 egitura handi eta eraikin txiki asko sustengatzen ditu, denera 170 metroko garaierara iritsiz. Halere, egitura ordokian edota muino naturalen bat aprobetxatuz eraiki zen ezezaguna da, beste mesoamerikar piramideetan ohitura zen legez. Garaieraz Amerikako piramiderik altuena da, 64 metroko garaiera duen Tikal aztarnategi arkeologikoan dagoen Bi Buruko Sugearen piramidea gaindituz.

Tenplu aurrekolonbiar honen eta oraintxuki El Miradorren topatutako beste aurkikuntzek Aro Aurreklasiko Maiarrean kultura oso sofistikatua zegoela egiaztatzen dute., orain gutxi orokorrean uste zena irauliz.

El Mirador aztarnategiko Richard D. Hansen zuzendaria eta ikertzailearen arabera, El Mirador hiria Kan Erresumaren (Sugearen Erresuma) hiriburua omen zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]