La Voz del Pueblo

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Voz del Pueblo
Sorrera1991
Egoitza nagusiaEtxebarri: Andaluzia kalea, 35, 48450
Ideologia politikoaAsanblearismoa
Nazioarteko kidetzaTokiko alderdia
https://lvpetxebarri.org

La Voz del Pueblo - LVP Bizkaiko Etxebarri herriko tokiko alderdia da. Alderdi honek 1990eko hamarkadatik nagusitasuna du udaletxean; LVP alderdiak 1991tik agintzen du herrian. 1987an, ordea, PSE-EE alderdiak irabazi zituen hauteskundeak.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LVP talde independentea 80. hamarkadaren azkenaldera sortu zen, Etxebarriko San Antonio auzoak jasaten zuen gizarte eta hirigintza utzikeriari erantzun gisa. 1991. urtean hauteskundeetara aurkeztu ziren, herri bilera jendetsu batek hala erabakita, eta alkatetza eskuratu zuten sei zinegotzi lortuta; hogei urtetan zehar mantendu dute alkatetza. Lehen alkatea Pedro Lobato izan zen. Taldearen emaitzak hobetu egin dira urtez urte, 9 eta 10 inguruko zinegotzi lortuz; udalbatzan 13 zinegotzi dira guztira.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, LVPko Loren Oliva hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan, Etxebarrik, 10.000 baino biztanle gehiago izateagatik, lau zinegotzi gehiago jaso zituen. Hartara, LVP alderdiak hiru zinegotzi gehiago eskuratu zituen, guztira hamahiru zinegotzi izateraino. Loren Olivak jarraitu zuen alkate. EH Bilduk, berriz, guztira bi zinegotzi lortu zituen; eta EAJk eta PSE-EEk, zinegotzi bana.

2019ko udal hauteskundeetan LVPk berriro lortu zuen gehiengoa, nahiz eta zinegotzi bat galdu.

Kudeaketaren arrakasta beste herrietako erreferentea izan da, eta urterik urte, Talde Independente gehiago sortuz joan dira. Gaur egun, 89 herrietako Udalbatzetan daude zinegotzi independenteak, guztira 353 ordezkari, zeintzuetatik 39 alkateak diren.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Voz del Pueblo talde irekia da, edozein herritar sar daiteke eta parte hartu, betiere bere helburua Etxebarri herria hobetzea baldin bada.

Eredu parte hartzailea jarraitzen dute, lan eta eztabaida talde desberdinekin: Asanblada Orokorrak, Foroak, taldeko ohiko Batzarrak eta Lan-Batzordeak. Egitura horretatik, Informazio Batzorde eta Osoko Bilkuretan eztabaida eta onespenerako aurkezten diren ekimenak sortzen dira.[2]

Azken emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Voz del Puebloko udalbatza

Alderdia

2019

2015

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
La Voz del Pueblo / Herriko Ahotsa (LVP)
12 / 17
3.885 (% 67,02)
13 / 17
3.742 (% 71,30)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
2 / 17
624 (% 10,76)
2 / 17
554 (% 10,56)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
2 / 17
718 (% 12,39)
1 / 17
526 (% 10,02)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 17
435 (% 7,50)
1 / 17
328 (% 6,25)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]