La grotta di Trofonio
La grotta di Trofonio | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | XVIII. mendea |
Estreinaldi-data | 1785eko urriaren 12a |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Opera bufoa eta opera |
Hizkuntza | italiera |
Zatiak | 2 ekitaldi |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Libretista | Giovanni Battista Casti |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Antonio Salieri |
La grotta di Trofonio (euskaraz: Trofonioren leizea) opera buffa gisa sailkatuta dagoen opera da. Giovanni Battista Casti libreto baten gainean, Antonio Salierik konposatu zuen. Vienan 1875eko urriaren 12an taularatu zen lehen aldiz. Lanak bi ekitaldi ditu, bost eszena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen emanaldia Vienan (Austria) egin zuen, Burgtheaterren, 1785eko urriaren 12an, eta arrakasta handia izan zuen.[1] Operaren historiaren antzekotasunak eragina izan zezakeen Lorenzo da Ponterengan, Mozarten Così fan tutteren libretoa idatzi zuenean.[2] Gaur egun gutxi antzezten den opera da; Operabase webguenaren estatistiketan 2005-2010 aldian bi emanaldi baino ez dira agertzen.[3]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dori eta Ofelia ahizpak maiteminduta daude Plistene eta Artemidoro adiskideekin. Bi pareek kontrastatzen duten dituzten pertsonalitateengatik: Dori eta Plistene bitxiak eta sutsuak dira, Ofelia eta Artemidoro barnerakoiak eta isilpekoak. Trofonio magoak bere kobazulo magikora gonbidatzen ditu, non beren karaktereak alderantzizkoak diren, lehenik gizonak eta gero emakumeak. Azkenean dena konpontzen da eta amaiera zoriontsua da.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaia | Ahots mota | Estrenaldian interpretatu zuena 1785eko urriaren 12an[4] |
Berriz taularatuta 2005eko martxoaren 14an |
---|---|---|---|
Aristone | baxu | Francesco Bussani | Olivier Lallouette |
Dori, Aristoneren alaba, Artemidororekin maiteminduta | soprano | Celeste Coltellini | Marie Arnet |
Ofelia, Aristoneren alaba, Plistenekin maiteminduta | soprano | Nancy Storace | Raffaella Milanesi |
Artemidoro | tenore | Vincenzo Calvesi | Nikolaï Schukoff |
Plistene | tenore | Stefano Mandini | Mario Cassi |
Trofonio, aztia | bajo | Francesco Benucci | Carlo Lepore |