Giovanni Battista Casti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Giovanni Battista Casti
Giovanni Battista Comolli (1775-1830) Erma di Giovan Battista Casti (1804).jpg
Bizitza
Jaiotza Acquapendente1724ko abuztuaren 29a
Heriotza Paris1803ko otsailaren 5a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak poeta, libretista eta idazlea

Giovanni Battista Casti (Acquapendente, Viterbo, 1724ko abuztuaren 29a - Paris, 1803ko otsailaren 5a) italiar idazlea izan zen.

Apaiz-ikasketak egin ondoren, Montefiasconeko apaiztegian hasi zen irakasle, 16 urte besterik ez zuela. Katalina II.a Errusiako tsarraren gortean egon ondoren (1778-1784), Austriako Frantzisko I.aren gorteko poeta izan zen (1790). Parisen bizi izan zen azken urteetan. Novelle Galanti (Galai kontakizunak, garai hartako ohituren satira, 1793) eta Gli Animali parlanti (Abere hiztunak, politikariak kritikatzen dituen alegoria poetikoa, 1802) dira haren obra garrantzitsuenak. Azken lan hori 1794-1802 urte-bitartean moldatu zuen, eta interes handia eragin zuenez, frantsesera, alemanera eta gaztelaniara itzuli zen, eta oso modu librean eta eranskinekin, baita ingelesera ere.

Goyaren Los desastres de la guerra serieko margolan batzuk Gli Animali parlanti idazlanaren 1813ko itzulpen batean oinarrituta daude.

Ondorengo opera hauetarako libretoak ere idatzi zituen: Il re Teodoro in Venezia (Giovanni Paisielloren musika, 1784); La grotta di Trofonio (Antonio Salieriren musika, 1785); Prima la musica e poi le parole (Antonio Salieriren musika, 1786); eta Catilina (Antonio Salieriren musika, 1792).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Battista Casti Aldatu lotura Wikidatan