Edukira joan

La llama (opera)

Wikipedia, Entziklopedia askea
La llama (opera)
Jatorria
Estreinaldi-data1918ko urtarrilaren 30a
IzenburuaLa llama
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoaopera
Hizkuntzagaztelania
LibretistaMaría Martínez Sierra
Bestelako lanak
MusikagileaJose Maria Usanditzaga

«La llama» (euskaraz: «sugarra») hiru ekitaldiko opera baten izenburua da, María Lejárragaren libretoarekin (Gregorio Martínez Sierra senarraren izengoitiarekin idatzia), eta Jose Maria Usanditzaga maisuaren musikarekin. 1918ko urtarrilaren 30ean estreinatu zen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Enarak» lanaren arrakastaren ondoren, Usandizaga antzezlan berri baten konposizioan murgildu zen. 1915eko uda Igantzin eman zuen, eta han idatzi zuen lana. «La llama» liburuaren libretoa María Lejárragak idatzi zuen, Gregorio Martínez Sierraren emazteak («Enarak» lanaren libretoa ere idatzi zuen), konpositorearekin berarekin lankidetzan.[1] Obra ia amaituta, Usandizaga Donostiara itzuli zen, gaixorik, eta 1915eko urriaren 5ean bertan hil zen.

Madrilgo Errege Antzokiaren 1915-1916 denboraldian estreinatzea aurreikusita zegoen, baina egilearen heriotzak estreinaldia zapuztu zuen.[2] Konpositorearen anaiak, Ramon Usanditzagak, obra orkestratzen amaitu zuen, eta Usandizagaren jaioterrian, Donostian, estreinatzea erabaki zuen, gerrak eta arazo ekonomikoek data atzeratu bazuten ere.[3] Artur Barattaren opera-konpainiak hartu zuen, azkenean, estreinaldiaren ardura. Estreinaldia 1918ko urtarrilaren 30ean izan zen, Victoria Eugenia Antzokian, eta arrakasta handia izan zuen.[4]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia Tesitura Estreinaren antzezle-zerrenda
1918-1-30
(zuzendaria: Artur Baratta)
Tamar soprano Fidela Campiña
Aisa mezzosoprano Beatriz Kosta
Lisa soprano Dolores Alcaraz
Espíritu del Agua soprano Dolores Alcaraz
Adrián tenor Luis Canalda
El Sultán baritono Josep Jordà Font
El Oráculo baxua Manuel Massia
La Muerte baxua Josep Martí
Narradora kontralto Mercedes Trigueros
El Carcelero baxua Francisco Puiggener
Soldadu, merkatari, gortisau, bisir, beltz, prusiar, eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arozamena, Jesús María: "Joshemari Usandizaga y la Bella Época donostiarra, pp. 277-294.
  2. Auñamendi Eusko Entziklopedia
  3. Arozamena, Jesús María: "Joshemari Usandizaga y la Bella Época donostiarra, pp. 312-315.
  4. crónica del estreno en el diario El noticiero

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]