La vuelta al mundo de Willy Fog

Wikipedia, Entziklopedia askea
La vuelta al mundo de Willy Fog
Jatorria
Sortzailea(k)Jules Verne
IzenburuaLa vuelta al mundo de Willy Fog
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
japoniera
Jatorrizko herrialdeaEspainia eta Japonia
Sasoi kopurua1
Atalak26
Banatze bideadirect-to-video (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoatelevision series based on a novel (en) Itzuli
Hizkuntzajaponiera
Iraupena26 minutu
Deskribapena
OinarrituaMunduari bira 80 egunetan
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaNippon Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Nippon Animation (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Bestelako lanak
MusikagileaShunsuke Kikuchi
Emanaldia
Jatorrizko igorlea La 1
Hasiera-data1984ko urtarrilaren 8a
Amaiera-data1984ko uztailaren 15a

IMDB: tt0135114 Filmaffinity: 489140 Allocine: 4582 TV.com: shows/around-the-world-with-willy-fog Edit the value on Wikidata
kronologia
La vuelta al mundo de Willy Fog Willy Fog 2 (en) Itzuli

La vuelta al mundo de Willy Fog (euskaraz: «Willy Fogen munduaren bira») 1983an ekoitzitako marrazki bizidunen espainiar telesail bat izan zen. Jules Verne frantziar idazlearen Munduari bira 80 egunetan eleberri ospetsuan oinarritua zegoen, baina hartan ez bezala, telesail honetako pertsonaia guztiak antropomorfoak ziren. BRB Internacional ekoiztetxeak ekoitzia, 1984ko urtarrilaren 8tik abuztuaren 8ra TVE1 espainiar telebista katean igandero arratsaldeko 15:30etan aireratzen zen.

Telesailaren soinu banda ezaguna Mocedades euskal herritar folk musika taldeak konposatu eta abestu zuen.

Sekulako arrakasta izan zuen, batez ere haurren artean. Horregatik, 1993an, hamargarren urteurrena ospatzeko Willy Fog 2 izeneko jarraipena aireratu zen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ingalaterra, Londres. Willy Fog ingeles zaldun fin eta xelebreak (Phileas Fogg pertsonaian oinarritua) Reform Club elkarteko solasaldi bateko beroaldian banku zuzendari batekin munduari 80 egunetan bira eman baietz bere aberastasun guztia (20.000 libra) apustu egingo du. Rigodón zerbitzari leiala (Jean Passepartout pertsonaian oinarritua) eta haren lagun Tico hamster hitzontziarekin batera munduari bira ematearen abenturari ekingo diote, apustua irabazteko tartean gorabehera eta oztopo ugariei aurre eginez.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Willy Fog, ingeles jauna, lehoia
  • Rigodón, Fogen frantziar zerbitzari prestua, katua
  • Tico, andaluziar ahoskera duen hamster hitzontzia
  • Romy, indiar printzesa, pantera

Gainontzekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dix inspektorea, Scotland Yardeko britainiar polizia, ehiza txakurra
  • Bully agentea, bulldog txakurra
  • Transfer, sabotatzaile zitala, txakala edo otsoa
  • Sulliva jauna, banku zuzendaria, otsoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]