Edukira joan

Labriteko aldapa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Labriteko aldapa
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria
Mapa

Labriteko aldapa Iruñeko Bigarren Zabalgunea eta Iruñeko Alde Zaharraren arteko muga adierazten duen kale edo etorbide luze bat da. Estafeta kalea eta Amaia kaleak bat egiten duten gunean hasi (Telefonicako bihurgunea) eta maldan behera jaitsiz Arga ibaia zeharkatzen duen Txantreako zubian barna Txantrea auzoaren sarreraino luzatzen da.

Kale edo etorbide honek izena Katalina I.a Nafarroakoaren senarra izan zen Joanes Albretekoari zor dio, biak ere Nafarroako Erresumak Nafarroa Garaian izan zituen azken errege-erreginak izan ziren.

Kale honetan XX. mendean erautsitako antzinako Iruñeko harresien hondakinak nabar,entzen dira, bestalde bertan Labrit pilotalekua eta Iruñeko zezen plaza daude, azken honetan Ernest Hemingway idazle ospetsuaren irudi bat ikusgai dagoelarik.

Azpiegiturak eta garraioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labriteko jaiotsieran Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako linea hauek zerbitzua ematen dute:

LíneaIbilbideaOrdutegiaMaiztasunaOharrak
Labriteko Aldapa - Noain - Beriain ZaharraGauez60´
Labriteko Aldapa - UharteGauez30´
Sarasateko Pasealekua - Nafarroa Beherea etorbideaGauez15´- 30´
Labriteko Aldapa - MutiloaGauezBi bidai

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]