Edukira joan

Medialuna parkea

Koordenatuak: 42°48′53″N 1°38′01″W / 42.81482°N 1.6336°W / 42.81482; -1.6336
Wikipedia, Entziklopedia askea
Medialuna parkea
Medialuna parkearen ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaNafarroa Garaia
Koordenatuak42°48′53″N 1°38′01″W / 42.81482°N 1.6336°W / 42.81482; -1.6336
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1935
Arkitektura

Medialuna parkea edota Ilargierdiaren parkea Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen parke bat da, hain zuzen ere, Iruñeko Bigarren Zabalgunean eta Iruñeko harresien mutur batean kokatua dago.

1935an Victor Eusa arkitektoak eraiki zuen, zalantzarik gabe XX. mendeko nafar arkitektorik nabarmenetakoa zenak.

67.000 metro karratu ditu luze-zabaleran eta hiriko harresi-barruti zaharraren mutur batean dago, San Bartolome bastioiaren eta Nafarroa Beherea etorbidearen artean. Etorbide horrek Iruñea Frantziarako irteerarekin lotzen du (Iruñetik joanez gero).

Pablo Sarasateren monumentua.

Ametsezko tokia da, erromantikoa benetan. Parkeak ikuspegi zoragarriak ditu, Arga ibaiaren gaineko behatoki ederrari eta luzeari esker. Arrainak urmaelean, patinaje pista, hainbat eta hainbat espeziez hornitutako zuhaizti zabala, horien artean sekuoia erraldoi lerden-lerdena. Lorategi batean, Pablo Sarasateren monumentua dago. Iparraldeko aldean, lau txorrotako iturri apaingarria, baina erabilgarria ere, dago.

Berdegunearen bihotzean kafetegi txukun eta apaina dago, kanpoan terraza zabala duena. Batez ere udako arratsalde eta gau berotsuetan egoten da girotua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea