Edukira joan

Ladislao Belasko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ladislao Belasko Fernandez de la Cuesta» orritik birbideratua)
Ladislao Belasko


Gasteizko alkate

1877 - 1878

Gasteizko alkate

1865eko urtarrila - 1866
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLadislao de Velasco Fernández de la Cuesta
JaiotzaGasteiz1817ko ekainaren 26a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1891ko urtarrilaren 22a (73 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Lan nabarmenak

Ladislao Belasko Fernández de la Cuesta (Gasteiz, 1817ko ekainaren 26a - ib., 1891ko urtarrilaren 22a)[1] arabar politikaria eta idazlea izan zen. Arabako historiaurrea, historia eta arteari buruzko azterketak egin zituen eta, oro har, Arabako kulturaren eta erakundeen aldeko lan asko egin zuen.

Bestalde, Gasteizko alkate (1865, 1874, 1877) eta senatari (1872) izan zen, eta Nekazaritza Eskolaren sortzailea (1855), besteak beste. Haren lanak Revista de Vizcaya, El Lirio eta Euskal-Erria agerkarietan argitaratu ziren. Lan nagusiak: El ferrocarril de Bilbao considerado con relación a los intereses de Vizcaya y Alava (1857), Biografia de Sebastián Elcano (1860), Memorias del Vitoria de antaño (1889), eta Los eúskaros en Alava, Guipúzcoa y Vizcaya. Sus orígenes, historia, lengua, leyes, costumbres y tradiciones (1879). Azken idazlan horretan, hain zuzen ere, euskaldunen zentsu interesgarri bat bildu zuen:

1866-1868ko zentsua
Biztanleak Euskaldunak %
Gipuzkoa 176.297 170.000 96,42
Bizkaia 183.098 149.000 81,43
Araba 120.494 12.000 9,59
Nafarroa 300.328 60.000 19,97
Iparralde 123.810 80.000 65,04
Euskal Herria 904.027 471.000 52,10

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Belasko Fernández de la Cuesta, Ladislao (1817-1891)» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.