Edukira joan

Lakar

Koordenatuak: 42°41′02″N 1°57′30″W / 42.683888888889°N 1.9583333333333°W / 42.683888888889; -1.9583333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lakar
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaDeierri
Posta kodea31292
Herritarralakarar
Geografia
Koordenatuak42°41′02″N 1°57′30″W / 42.683888888889°N 1.9583333333333°W / 42.683888888889; -1.9583333333333
Garaiera480 m

Lakar (azentua lehen silaban) Deierriko kontzejua da. Lizarrako Merindadean dago, Lizarra Ekialdeko eskualdean eta Iruñea erkidegoko hiriburutik 34 kilometrora. 2017ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 63 biztanle ditu.

1857ko errolda arte Lakar eta Labeaga izeneko udalerriaren burua izan zen; Labeaga Iguzkitzara sarrarazi zuten eta Lakar Deierrira.

Izena euskal jatorrikoa da, Luis Mitxelena eta Julio Caro Barojaren arabera, lakar hizkuntzan "legar, bideak betetzeko erabiltzen diren harri txipien multzoa" erran nahi baitu. Dokumentu zaharretan honela ageri da: Lacar, Lacarr (1094, 1104, 1257, 1280, NEN) eta Laquar, Laquarr (1268, 1270, 1350, 1366, NEN).[1]

Herria Nafarroako eremu mistoan dagoenez, euskara gaztelaniarekin batera koofiziala da. Herriko adingabeak dira hizkuntza ikasten eta ulertzen dutenak, adineko jendeak baino gehiago, ez baitzuten eskolan ikasten.

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lakarko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
51 46 54 56 52 66 65 61

Santa Engrazia ermita Herriaren erdian dago, errepidearen ondoan. Parrokia izan zen XVI. mendera artio. Orduan, hirigunetik landa dagoen Egiarteko Andre Mariak funtzio hori hartu zuen, eta parrokia bihurtu zen, bai Arkarokoa, bai Allozkoa.

Eraikuntza erromaniko berantiarrekoa da (XIII. mendea). Oinplano angeluzuzenekoa da, harlanduz eraikia. Absidea zirkuluerdi-formakoa da, eta hiru zutabe ditu atxikirik. Zutabe horiek idulkietan bermatzen dira, eta absidea zatitzen duten hiru horma-atalak mugatzen dituzte. Horietako bakoitzean leiho erromaniko bat irekitzen da, erdi-puntuko arkukoa, apaindurarik gabea; hegoaldeko horman diseinu bereko bertze leiho bat ageri da. Lau petaloko lore batekin ornaturik dagoen inposta batek, absidea zeharkatzen du leihoen behealdea lotuz.

Atea, arte zistertarrarekin lotua, hegoaldeko horman dago. Arku zorrotzekoa da eta arkiboltak ditu. Kanpoaldea diamante-puntekin apaindurik dago.

Tenpluak berrikuntzak izan zituen XVI. eta XVII. mendeetan, eta horietatik garrantzitsuena harresiaren handitzea izan zen, oraingo honetan harlangaitzezkoa, eta, horregatik, Erdi Aroko kanoi-ganga bota eta nabea mendebaldetik luzatu zen.

Erretaula nagusia erromanista estilokoa da, XVII. mende hasierakoa, eta Bernabe Imbertoren Lizarrako tailerrarekin loturik dago. Gorputz bakarrekoa da, hiru karrika ditu, eta atikoa. Santa Engrazia tenpluaren titularrari eskainita dago: bere tailua erakusten du erdiko karrikan eta alboetan martirioaren eszenak dituzten bi erliebe. XVII. mendeko erakustoki batean, Birjinaren iduri gotiko bat dago.

XIII. mendeko bataiarria kontserbatzen da eta apaingarririk ez du.

Ermitaren inguruan Erdi Aroko ehorzketak aurkitu dira, parrokia izan zen garaikoak.

Egiarteko Andre Maria Basilika eliza. Herriko parrokia da eta hirigunetik 600 metrora dago, bere izeneko auzoan.

Herriak armarridun etxeak eta hirigune zaindua ditu.

Jaiak eta aisia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak, Jasokundeari eskainiak, abuztuaren 15ean dira eta txikiak apirilaren 16an, Santa Engraziari eskainiak. Ekainaren 10ean, Lakarreko batailaren antzezpen antzeztua ospatzen da Lakarren, 1875eko otsailaren 3an, Nafarroan interes turistikoa duen jaia.

Aisialdirako leku nagusia Elkartea da, herriaren zati handi bat bertan baitago. Haurrendako ludoteka ere badu.

Aisialdiko bertze une batzuk Allotz herriarekin partekatzen dituztenak dira. Biak Ziraukiko San Kristobal ermitara iagten dira erromerian ekainean.

Bertze une batzuk ere partekatzen dituzte Allotzekin, bi herriek elkarri eusten diotenean aperitibo batera gonbidatuz, San Markosen eta Igokundean. Kokapena kontuan hartuta, Lakarretik Allotz urtegira joan daiteke, 4 km-ra, eta Urbasa-Andia mendilerrora.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gorrotxategi Nieto, Mikel. (2022-12-28). «Erromesbidea, el Camino en la toponimia vasca» Os camiños de Santiago de Europa a Galicia: Lugares, nomes e patrimonio (Real Academia Galega): 415–437. ISBN 978-84-17807-19-1. (kontsulta data: 2025-03-09).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]