Iguzkitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iguzkitza
 Nafarroa Garaia
Labeaga.jpg

Iguzkitzako armarria


Administrazioa
Estatua Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarrako merindadea
Izen ofiziala Escudo de Navarra (sin esmeralda y corona real abierta).svg Igúzquiza
Alkatea Salvador Garin Zabala
(CIVSD, indep.)
Posta kodea 31xxx
INE kodea 31125
Herritarra iguzkitzar
Kokapena
Koordenatuak 42° 38′ 47″ N, 2° 05′ 07″ W / 42.646388888889°N,2.0852777777778°W / 42.646388888889; -2.0852777777778Koordenatuak: 42° 38′ 47″ N, 2° 05′ 07″ W / 42.646388888889°N,2.0852777777778°W / 42.646388888889; -2.0852777777778
Azalera 18,35 km2
Garaiera 521 metro
Demografia
Biztanleria 318 (2020)
Red Arrow Down.svg−7 (2019)
alt_left 155 (%48.7)170 (%53.5) alt_right
Dentsitatea 18,15 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 3,52
Zahartze tasa[1] % 26,52
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 28,17
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 77,5 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1] % 6,72 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.ayuntamientodeiguzquiza.es


Iguzkitza[3] ([iɣus̻kits̻a]) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. 15.6 kilometro koadro ditu azalera, eta 333 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iguzkitzako Azketa herriaren ikuspegia.

Metauten, Allin (iparraldean), Aiegi (ekialdean), Deikaztelu, Jurramendiko fazeria (hegoaldean), Villamayor de Monjardin eta Abaigar (mendebaldean) dira mugakideak.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iguzkitzan, itsasoaren mailatik 526 metrora, Nafarroako gobernuak 1984an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1846 arte Iguzkitza (gaztelaniaz La Solana) izeneko udalerria osatzen zuen egungo Iguzkitzak Arroitz, Barbarin, Lukin eta Villamayor de Monjardinekin batera. Egungo Iguzkitzak bere osakideak ere baditu: Azketa, Iguzkitza (herriburua), Labeaga eta Urbiola.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iguzkitzako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 22 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,29a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iguzkitzako alkatea Candidatura Independiente del Valle de Santesteban de Deio (CIVSD) herri ekimeneko Salvador Garin Zabala da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %2,70) eta boto zuriak 22 (botoen %15,28). Abstentzioa %48,97koa izan zen.

Iguzkitzako Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Candidatura Independiente del Valle de Santesteban 122 7

2011n bi izan ziren aurkeztutako zerrendak, CIVSD eta Independiente de Igúzquiza[5]. Bigarrenak espainiar fiskaltzaren inpugnazioa pairatu zuen[6]. Inpugnazioa bertan behera geratu bazen ere, helegitea jarri ez zuelako hauteskundeetatik kanpo geratu zen[7]. CIVSDk 91 boto, zazpi zinegotziak eta alkatetza -Garin- erdietsi zituen.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iguzkitzako udaleko idazkaria Barbarin, Villamayor de Monjardin eta Lukingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza z/g

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Salvador Garin Zabala CIVSD
2011- Salvador Garin Zabala CIVSD

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal autobusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:

Lizarrerria Bus
AbartzuzaOspitalea 2 AiegiDeiu / Arroitz

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iguzkitza "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iguzkitza
Azketa | Iguzkitza | Labeaga | Urbiola

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa