Lamashtu
Lamashtu | |
---|---|
Sumertar erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | 𒀭𒈕𒈨 |
Sexua | emakumezkoa |
Ogibidea | eritasuna eta death deity (en) |
Lamashtu (Lamaštu) edo Labartu (izen akadiatarrak), sumeriar mitologian Dimme. Oso deabru gaiztoa zen eta, ondorioz, beldurgarria. An jainkoaren alaba zen.
Irudia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren errepresentazioetan gorputz iletsu eta lehoiaren burua, batzutan txoriarena, erakusten zuen [1], asto belarriak eta hortzak, behatz luze-luzeak eta azazkalak ere luzeak, hegaztien hankak erpea zorrotzez. Sarritan, asto baten gainean azaltzen zitzaion, zakur bati eskuineko titiaz eta zerri bati ezkerreko titiaz bularra emanez; halaber, eskuetan sugeak eusten zituen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titietako haurrak jaten zituen. Amak lotan zeuden bitartean haurrak bahitzen zituen haien haragia jateko eta odola edateko. Abortuak eragiteko boterea zuen, halaber: horretarako amaren sabela zazpi aldiz ukitu behar zuen. Haurrak ezezik, amak eta aitak ere haren biktimak izaten ziren. Haren erasoetatik umeak babesteko Pazuzuren irudia zuten zinginarriak edo kutunak erabiltzen ziren, Pazuzu, bere senarra, Lamashturi aurre egiteko izaki bakarra baitzen.