Pazuzu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pazuzu
Mesopotamiako mitologia
Ezaugarriak

Pazuzu haizearen deabruen erregea da. Hanbiren semea, bere aztarna mitologia desberdinetan aurki dezakegu: Sumerren, Asirian, Akadian. Sumerren ere hegomendebaldeko haizea zen, ekaitzen, izurriteen, sukarraren eta eldarnioen eramailea. Pazuzu The Exorcist filmetan agertu izan da deabruarekin identifikatuta.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudietan giza gorputzarekin aurkitzen dugu; burua, bestetik, lehoiarena edo txakurrarena izan daiteke. Kopetan ahuntz-adarrak ditu, oinetan hegazti-harpeak, arrano bi hegala pare, eskorpioiren buztana eta sugearen itxurako zakila. Errepresentazioetan sarritan eskubiko eskuaren ahurra gora begira eta ezkerrarena behera begira aurkitzen dugu. Eskuen posizio horiek bizitza eta heriotzaren, sorreraren eta txikizioaren sinboloak dira.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumeriar zibilizazioan Pazuzu Zazpi Deabru Gaiztoetako bat zen. Haren izena beste deabruak infernura berriro ere eramateko erabiltzen zen. Pazuzu gaiztoa zen baina ez zegoen erabat gizakiaren aurka eta, horregatik, haren irudiaz deabru eme bati, Pazuzuren emaztea zen Lamashturi alegia, atzera egiteko kutunak egiteko erabiltzen zen. Lamashtu Pazuzu baino gaiztoago zen ezen jaio berriez eta haien amez elikatzen baitzen. Kutun edo amuleto horiek amek eta haurrek lepotik zintzilik eramaten zuten eta tamainu handiaz ormetan jartzen ziren ere bai.[3]

Pazuzu Louvren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazuzuren irudi ezagunetariko bat Louvre museoan ikus daiteke. Hori izan zen The Exorcist filmean eredu gisa erabili zuten irudia. K.a. lehen mila urteko eskultura txiki bat da, 14,5 zmko alturakoa ezen lepotik zintzilik eramateko egin baitzen. Louvren 1872. urtetik dago. Lan hau asirioen brontzezko artearen erakustaldia da. Estatuatxoaren atzealdean zera irakur daiteke: "Pazuzu naiz, Anuren semea, aizearen deabruen erregea, hondamendia zabalduz mendietatik indarrez jaisten dena".

Estatuatxorekin batera Lamasthuren aurkako konjuru bat agertu zen.

Pazuzu British Museumen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]