Lanaren Konfederakunde Nagusia (Espainia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
CGT
Logo CGT.jpg
Izen osoa Lanaren Konfederakunde Nagusia
Bertoko izena Confederación General del Trabajo
Sorrera 1979
Aurrekoa Lanaren Konfederazio Nazionala
Afiliatuak 80.000
Idazkaria nagusia José Manuel Muñoz Póliz
Nazioarteko afiliazioa Nazioarteko Elkartasun Libertarioa
Egoitza nagusia Madril
Webgunea www.cgt.es

Lanaren Konfederakunde Nagusia[1] edo CGT (Hego Euskal Herrian CGT-LKN siglak erabiltzen dituzte) Espainiako sindikatu anarkosindikalista da, CNTren banaketa batetik sortua. Ildo honetan, banaketatik izen desberdinak izan ditu gaur egunekora iritsi arte: CNT Berritua,CNT Valentziako Kongresua...

1980ko hamarkadaren bukaeran Espainiako Auzitegi Gorenak CNT siglak erabiltzea debekatu zion, CNT-AITen eskaera bati men eginez (eszisioaren beste atalak, hain zuzen, CNT-AIT izenarekin jarraitu zuen). Horrela, 1989ko Kongresuan CGT izena hartu zuten, nahiz eta bere burua CNT anarkosindikalista historikoaren jarraitzailetzat ikusten duten.

CGTk hauteskunde sindikaletan eta enpresa komiteetan parte hartzen du (hau da CNT-AITekiko konfrontazioaren arrazoi nagusia). Bere sustrai anarkosindikalistak erreibindikatzen dituen arren, gaur egungo bere jarrera UGT eta CCOO sindikatuen ezkerrera dagoen sindikatu alternatiboa bihurtu dute, anarkismotik haratuago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lanaren Konfederakunde Nagusia (Espainia) Aldatu lotura Wikidatan