Landarbaso
Landarbaso | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′N 1°54′W / 43.3°N 1.9°W |
Azalera | 2,1 km² |
Landarbaso Donostiako (Gipuzkoa) auzo eta barrendegia da, Errenteria, Hernani eta Astigarragako lurrez inguraturik dagoena. Izen bereko mendiaren ipar-mendebaleko mazelan Zabaltoki izeneko trikuharria dago. Jose Migel Barandiaranek aurkitu zuen 1928an.
Ingurune Naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Igoin mendiaren magalean dago kokaturik auzoa. Auzoaren ekialdeko eta iparraldeko mugak Landarbaso errekak zehazten ditu. Auzo menditsua izanik, bere malda gehienak pinuek hartzen dituzte.
Landarbasoko sarbidea, Astigarragako bentetatik abiatzen den bidea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi trikuharriz osaturiko gune megalitikoa dago auzoan. Ez da jakina noiztik den Landarbaso Donostiako zati, 1870ean Donostiako Udalak Gipuzkoako Aldundiari igorritako idatzi baten arabera, berau 1461 urtetik da Donostiako parte.
1878an Donostiako Udalak barrendegia, berau inguratzen zuten udalerrien artean banatzea proposatu zuen, baina Landarbasoko biztanleak aurka agertu ziten. 1896an Alfontso XIII.a Espainiakoak barrendegia bisitatu zuen Espainiako erret familia osoarekin.
Landarbaso barrendegi bihurtu ziren 1987an, Astigarraga Donostiatik banatu eta udalerri independente bihurtu eta gero.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.