Langile Abertzale Komiteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Langile Abertzale Komiteak
LAK
Sorrera 19741
Desegitea 1978
Eremua Hego Euskal Herria
Ideologia politikoa Ezker abertzalea, autonomoa
1LAIAri lotuta sortu zen.

Langile Abertzale Komiteak, LAK, Hego Euskal Herriko erakunde sindikal abertzale eta asanblearioa izan zen, 1974an sortua. ETAren langile-frontearen zatiketa batetik sortu zen, LAIAren ekimenez. Hala ere, 1978an desegin zen.

KASen sortzaileetako bat izan zen, 1975ean; baina urtebetera, koordinadora utzi zuen, LAIA (ez)-en jarrerarekin bat eginik. Izan ere, LAIAren barruan, zatiketa gertatu zen KASekiko jarrera zela eta. LAIA(ez)-ek jarrera autonomoa hartu zuen, burgesiarekiko edozein negoziazio arbuiatuz eta KAS alternatiba salatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]