Lankide:02lb/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
   Ba al dakizu   

Izena termino grekoetatik dator, φύτον (phyton,”landarea") y πλαγκτος (plánktos, “arlote” o “balantzaka joaten dena”).

Planktona munduko ozeano eta itsasoetan flotatzen duten izaki bizidun ñimiño askoren multzoa da. Haren barnean bi mota bereizten dira, alde batetik fitoplanktona (landarez edo antzeko organismoez osatuta dagoena) eta beste aldetik zooplanktona (animaliaz edo antzeko organismoez osatutako plaktona).

Fitoplanktonari dagokionez, landare antzeko organismo oso txikiak dira, munduko itsaso eta ozeanoetan flotatzen dutenak. Beste landareen antzera, karbono dioxidoa eta ura xurgatzen dute eguzki-argiaren bitartez, energia sortzeko. Fotosintesia deritzon prozesu honetan, oxigenoa ere lortzen da, baina haren funtzio nagusia nutrizio prozesua betetzea da. Gaur egun, organismo hauek bakterio (zianobakterioak) edo protista gisa sailkatuta daude. Adibidez, fitoplanktonaren ohiko forma bat diatomeoak dira, zelula bakarreko alga mota bat.

Fitoplanktona mikroskopio batekin ikusita.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soilik mikroskopioaren laguntzarekin ikus daitezkeen organismo ñimiñoez osatuta dago fitoplanktona. Fitoplanktonaren algak oso txikiak dira, mikra bat baino gutxiago neur dezaketenak (1 metro = 1.000.000 mikra).

Fitoplankton mota ezberdinak.

Forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitoplanktonaren algek forma ugari dituzte, eta hori ezaugarri garrantzitsua da euren artean bereizteko. Organismo hauek uretan bizi ahal izateko egokitzapenak egin dituzte; esate baterako, batzuek apendizeak, gasezko bakuoloak edo flageloak dituzte, hondoratzea eragozten duten beste egitura batzuen artean.

Kolorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitoplanktonaren algak kolore ezberdinetakoak (berde-urdinxkak, urre-kolorekoak, arreak, berdeak edo gorriak) izan daitezke, dituzten pigmentuen arabera. Pigmentu fotosintetiko nagusiena klorofila da, alga zein landare guztietan dago eta kolore berde bereizgarri bat ematen die.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitoplanktonaren bizi-zikloa.

Uretako organismoak dira, eta Lur planetako ozeano eta itsaso guztietako uretan sakabanatuta bizi dira. Zehazki, fotosintesia gauzatzeko eguzki-energia ezinbestekoa denez, fitoplanktona ozeanoetako azaleko geruzan bizi da, ozeanoetako sakonera handitu ahala, tenperatura eta argitasuna jaitsi egiten batira.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi ugalketa mota egiten dituzte, sexuala eta asexuala.

Zergatik dira garrantzitsuak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitoplanktona ur ekosistemaren elikatze-katearen oinarria da, gainerako organismoentzat (batik bat uretako animalientzat) elikagai gisa balio baitu. Lurreko ingurunean belarra eta barazkiak ekosistemako elikagai primarioak diren bezala, fitoplanktonak funtzio bera betetzen du.

   Ba al dakizu   

Fitoplanktona medikuntza naturalean, kosmetikoetan eta bio-ongarri gisa (nekazaritza hidroponiko mota askotan) erabiltzen da ere.

Horrez gain, fitoplanktonak atmosferan dagoen oxigeno (O2) eta karbono dioxido (CO2) kantitatean eragin zuzena du; izan ere, fotosintesia egiten duenez, karbono dioxidoa xurgatzen eta oxigenoa kanporatzen du. Hori dela eta, ozeanoetako fitoplanktona atmosferan oxigenoa egotearen jatorrizko eragilea da eta kalkuluen arabera, atmosferako oxigenoaren %50 inguru ekoiztu du.

Zeri deritzo Floramendua edo "Bloom"-a?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso Beltzean gertatutako Fitoplanktonaren blooma, 2006an satelite batetik ateratako argazkia.

Hala ere, fitoplanktona azkarregi ugalduz gero, arazo ekologiko batzuen erantzule ere izan daiteke: mantenugai gehiegi eta tenperatura egokia dagoenean, mikroorganismo horiek erraz eta bizkor ugal daitezke. Honenbestez, floramendua edo marea gorri burutzen da. Egoera horretan, urak kolore berdexka hartzen du, baina egun baten edo biren buruan (tenperaturaren arabera) marroixka bilakatzen da. Hori planktonak elikagaiak agortu eta hiltzen hasten denean gertatzen da.

Momentu horretan, hildako organismoen deskonposizioa urpeko oxigenoa agortzea eragin dezake eta, ondorioz, arrainen eta beste organismo batzuen heriotza masiboa.

Arriskuan al dago fitoplanktona?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beroketa globalak eta azidifikazio ozeanikoak Mediterraneoko fitoplanktona mehatxatzen dute. Era berean, tenperaturaren eta pH aldaketen eraginpean daude, hortaz, fitoplaktonaren desagerpenak aipatutako arazoak bizkortu ditzake.

Gehiago jakiteko...[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia. (2021). Fitoplankton. https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Fitoplancton&oldid=133893243

Pulido, P. (2015). Características del fitoplankton. Wix. https://pcpulido.wixsite.com/fitoplancton/fitoplancton

Costas, G. (2014). Fitoplankton. Ciencia y Biología. https://cienciaybiologia.com/fitoplancton/

González, M. (2019). ¿Cómo es el plancton marino? El mayor generador de Oxígeno de la Tierra.https://www.youtube.com/watch?v=SvEvRCCowYQ

Narigota dibujos del agua. Qué es el plactón: Dibujos educativos para niños Narigota. https://www.youtube.com/watch?v=Rd3DvUqU0_s

CSIC (2020). PLANCTON: pequeños organismos con un importante papel en el planeta. https://www.youtube.com/watch?v=QPenPQEaDBI

CREAN IFOP (2020). Plancton marino. https://www.youtube.com/watch?v=wvJ5rhCNeeQ