Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fruta koloretsuak oso garrantzitsuak dira nutrizio orekatua lortzeko

Nutrizioaren bitartez bizitzeko behar dugun energia eta, aldi berean, gure gorputza osatzeko materialak lortzen ditugu.

Nutrizioa eta elikadura ez dira gauza berbera: nutrizioa elikadurarekin hasten da, baina gure gorputzean gertatzen diren beste hainbat prozesu ere sartzen dira bertan.

Prozesu horietako bat elikagaiek dituzten mantenugaiak eskuratzea da.

Beste prozesu garrantzitsu bat airea arnastuz oxigenoa lortzea da; izan ere, gure organismoak mantenugaiak eta oxigenoa behar ditu energia bihurtzeko eta, horrela, bizi-funtzio guztiak egin ahala izateko.

Azkenik, mantenugaiek eta oxigenoak garraio-sistema bat behar dute gorputzeko atal guztietara iristeko. Azkenik, gorputzak sortzen dituen hondakinak kanporatu beharra ere badago.

Beraz, nutrizioaren barruan, hiru prozesu gertatzen dira:

Nutrizioa ez da gure borondatearen mende egiten den prozesua, oharkabean egiten dugu.[1]

Nutrizioaren prozesuak eta aparatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nutrizioaren barruko funtzioak zenbait organotan gertatzen dira, eta organo horiek aparatuak eratzen dituzte. Lau prozesu bereizten ditugu:

  • Digestioa: prozesu honen bitartez, irensten ditugun elikagaietatik mantenugaiak lortzen ditugu eta, gero, prozesuan zehar sortutako hondakin solidoak kanporatu egiten ditugu gorozkietan. Funtzio honetan aritzen diren organoek digestio-aparatua osatzen dute.
  • Arnasketa: gure gorputzak funtzionatu ahal izateko behar duen oxigenoa lortzeko eta gorputzak sortzen duen karbono-dioxidoa kanporatzeko prozesua da (karbono-dioxidoa zeluletan sortzen den hondakinetako bat da). Funtzio honetan aritzen diren organoek arnas-aparatua osatzen dute.
  • Zirkulazioa: mantenugaiak eta oxigenoa odolaren bitartez gorputzeko zelula guztietara iristeko behar da. Zelulek sortutako hondakinak ere garraiatzen ditu, kanporatzeko. Prozesu hau zirkulazio-aparatuaren bitartez egiten da.
  • Iraizketa: gure gorputzak sortzen dituen hondakin likidoak izerdiaren eta gernuaren (txizaren) bidez kanporatzeko prozesua da. Iraitz-aparatuaren bitartez egiten da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Nutrizio» Euskarazko Wikipedia 2022-03-06 (kontsulta data: 2025-07-04).