Lankide:AgustaWestlandApacheBritaniarra/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arkua (musika)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkua hari igurtzizko instrumentuak jotzeko balio duen, barra tentsatua da. Ile bat du, normalean zaldi baten buztanarena eta erretxinaz dago bilduta frikzioa errazteko. Biolina, biolontxeloa, biola edo kontrabaxuan erabil ohi da.

Materialak eta osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkuak, zaldi zurdaz eginiko zinta batez, eta barra estu batekin dago osatua. Barra honek, kurba leun bat du eta normalean paubrasilia espezieko zurez dago egina baina beira edo karbono zuntzezkoak ere izan daitezke. Barra eta zurda, indartu eta leundu daitekeen torloju baten bidez daude lotuta zurdaren tentsioa erregulatzeko eta instrumentuarekin kontaktuan jartzean soinua lortzeko.

Arkua fabrikatzen duen luthierraren arabera, zurda kopurua desberdina da, 150 eta 250 tartean edukitzea da ohikoena. Arkuaren barraren forma ere desberdina izan da kasu batzuetan, hexagonala edo borobila izan daiteke. Arkuak aldaketa ugari izan du historian zehar baina hauen gaur egungo itxura François Xavier Tourte arku egile ospetsuak ezarri zuen.[1]

Arkuaren luzerak instrumentu bakoitzean:

  • Biolina: 74cm
  • Biolontxeloa: 72cm
  • Biola: 75cm
  • Kontrabaxua: 70cm
  1. (Frantsesez) «Six archets de François Xavier TOURTE (1748 - 1835)» Vichy enchères 2020-12-02 (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).