Lankide:AimarEtxeberria/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marrazo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoak elasmobranch arrain talde bat dira. Arrain talde honen ezaugarriak kartilagozko hezurdura, bost edo zazpi zakatz buruaren alde bakoitzean eta buruari lotuta ez dauden bularreko hegatsak dira. Marrazo modernoak Selachimorpha (Selachii) kladearekin sailkatzen dira eta manta arraien gertuko taldea osatzen dute. "Marrazo" terminoa gaizki erabili izan da, Elasmobranchii azpiklaseko arrainei erreferitzeko. Hauek ez daude Selachimorpha kladearen barruan; sailkapen oker honen adibideak Cladoselache, Xenacanthus eta Chondrichthyes klaseko beste kide batzuk dira.

Definizio honen barruan sartzen den aurkitutako lehen marrazoa duela 420 milioi urtekoa da. Acanthodianak maiz "arantzadun marrazo" bezela sailkatzen dira; nahiz eta Chondrichthyes klasekoak ez izan. Acanthodianak arrain kartilagodunen arbaso parafiletikoak dira; geroztik marrazoak 500 espezietan dibertsifikatu dira.

Marrazoak itsaso eta ozeano guztietan aurkitu daitezke eta normala da 2,000 metro arte hauek aurkitzea. Ur gezari dagokionez, ez dira hain ohikoak alaere ezagutzen dira ur gezan bizi diren hainbat marrazo, adibidez zezen marrazoa eta erreka marrazoa (Ur gezan eta ur gazian aurki daiteke).

Marrazoen tamaina asko aldatzen da espezie batetik bestera, Etmopterus perryi marrazoak 17 zentimetro neurtzen ditu bakarrik, marrazo baleak aldiz, 12 metro hartu ditzake (munduko arrain handiena da).

Marrazoek azala parasito eta kaltetik babesteko hau estaltzen duen dentikulu dermatiko bat dute, marrazoen fluido dinamika hobetzen duena.

Marrazo asko superharrapakariak dira, hau da kate trofikoan goran kokatzen dira. Adibide zehatz batzuk tigre marrazoa, marrazo urdina, marrazo zuri, mako marrazoa, mailu-arraina eta alopias marrazoa dira.


Marrazo espezie asko arriskuan aurkitzen dira gizakien ondorioz. 1970tik populazioa %71 txikitu da, gehienbat arrantzaren ondorioz. Marrazo okela kontsumitzen duten herrialdeen artean Asiako herrialdeak (Txina eta Japonia gehienbat) dira gehien kontsumitzen dutenak, 1996ean lur planetan arrantzatu ziren marrazoen %55,4 Asiako herrialdeek arrantzatu zituzten. Gainera, Islandian, Australian, Kanada eta Indiako zenbait eskualdeetan, Mexikon, Sri Lankan, Yemenen eta Afrikako zenbait eremutan marrazo okelaren kontsumizioa hedatuta dago.

Marrazoen arrantza ere hauen hegatzak lortzeko ematen da, hauekin sopa egiteko. Produktu hau Asiako ekialdeko herrialde batzuetan ematen da, batez ere Japonia, Txina eta taiwaneko eskualde batzuetan. Gizartean oso hedatua dago marrazoen hegatzek minbizia prebenitzeko balio dutelaren ustea, baina konprobatu da hau ez dela zuzena. Hain zuzen ere, marrazoen azalak duen dentikulu dermatikoarien ondorioz hetsen kontsumizioak dementzia izateko probabilitatea igotzen du.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo hitza gaztelerazko marrazo hitzetik dator; hau bi aho dituen aizkora bat da. Aizkora hau militarrek eta miliziako kideek egurra mozteko erabiltzen zuten.

Eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fosil erregistroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo tankerako lehen animalien fosilak Ordoviziarrekoak dira, duela 450-420 milioi urtekoak. Garai honetan, uretatik kanpo ez zegoen ornodunik. Ustez lehenengo elasmobrachio hauetatik bakarrik eskamak aurkitu dira; hau dela eta zientzialari guztiak ez daude ados marrazoen fosilak direlaren ideiarekin. Onartuta dagoen fosil zaharrena duela 420 milioi urtekoa da, Siluriar periodokoa. Marrazo hauek gaur egungo marrazoen oso desberdinak dira. Garai honetako hortz arruntenak "Cladodont" deiturikoak dira, hauek hiru punta dituzten hortz mehe batzuk dira, tridente itxura dutenak eta arrainak arrapatzen laguntzen zietenak. Gaur egungo marrazo espezie gehienak gutxigorabehera duela 100 milioi urtetik aurkitu daitezke. Fosil gehienak hortzak dira, batzuetan kopuru handitan. Estimatzen da marrazoek jaiotzatik hil arte milaka hortz edukitzen dituztela. Eskeleto zatiak eta hezurdura osoak ere aurkitu dira.

Marrazo tankerako lehen arrain primitiboen fosilak Cladoselache espeziarenak dira, duela 370 milioi urtekoak. Hauek Paleozoiko sedimentu geruzatan agertu dira AEBko Ohio, Kentacky eta Tennese estatuetan. Caldoselacheak metro bateko luzera zeukan triangelu itxurako hegatsak eta barail mehea. Hortz kopuru txikiak aurkitu dira batera, hau dela eta uste da Cladoselacheak ez zituela hortzak gaur egungo marrazoak bezain maiz eguneratzen. Hauen tripetan aurkitu diren arrain osoek sendotu egiten dute ehiztari azkar eta agilak zirenaren idea.

Duela 300 milioi urtetik duela 150 milioi urtera bizi izan ziren marrazo tankerako arrain gehienen fosilak bi taldetan banatzen dira. Xenacanthida taldea, zeintzuk gehienbat ur gezatan bizi ziren. Duela 220 milioi urte, desagertu egin zirenean, mundu osoan aurki zaitezkeen. Bestalde Hybodonteak, duela 320 milioi urte agertu ziren eta ur gaziko ekosistema gehienetan aurki zitezkeen (baita ur gezako batzuetan). 2014ko ikerketa baten emaitzen ondorioz marrazoak "bizirik dauden fosilak" ez direla determinatu da, esistitu diren ehunka milioi urteetan uste zena baino gehiago eboluzionatu dutela baizik.

Marrazo modernoak duela 100 milioi urte agertu ziren. Lamniformeen lehen fosilak Kretazeo goiztiarrekoak dira. Beranduen eboluzionatu duten taldeen artean mailu arraina dago (Sphyrnidae familia), Eozenoan agertu zen. Marrazo zurien lehen hortz fosila duela 60-66 milioi urtekoa da, dinosauroak desagertu ziren gairaikoa. Marrazo zurien eboluzioan bi eboluzio lerro desberdintzen dira, bat hortz lodi zerratuekin, hauek gaur egungo marrazo zuriaren arbasoak izan daitezke, eta bestea hortz mehe zerratuekin. Azken eboluzio lerro honetan dauden marrazoak tamaina erraldoiekoak ziren, adibidez desagertu zen C. megalodon marrazoak 16 metro luze neurtzen zituen (20.3 metrotara iritxi zitekeen) eta 103 tona pisatu. Aztarna paleontologikoetan oinarrituz zetazeo handien harrapakaria zela pentsatu daiteke.

Miozeno goiztiarreko desagerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021. urtean argitaratutako ikerketa batek adierazi zuen duela 19 milioi urte marrazoen desagerpen gertakari bat izan zela. Hoen zergatia ez dago argi, baino ikerketaren arabera marrazoen dibertsitatea %70 murriztu zen eta populazioaren tamaina %90. Marrazo garaikideak ez dira guztiz osatu. Autorearen esanez, gertakari hau baino lehen marrazoak presentzia handiagoa zuten ozeanoetako ekosistemetan; gaur egun arte ,ozeanoetan bizi diren 53 marrazo espezie bakarrik daude.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoak Selachimorpha superordenaren barruan kokatzen dira Elasmobranchii subklasean eta Chondrichthyes klasean. Elasmobranchii subklaseak manta arrainak eta Rajidaeak hartzen ditu, chondrichthy klaseak Chimaeriformeak hartzen ditu. Lehen, marrazoak talde polifiletikoa zela uste zen; hau da marrazo batzuk manta arrainetatik beste marrazoetatik baino gertuago zeudela uste zen. Baina azken ikerketa molekularrek marrazoak eta manta arrainak talde monofilitikoa direla adierazi dute.

13 ordenetan banatutako 500 marrazo espezie baino gehiago daude, desagertu diren lau ordenetakoak kontuan edukita:

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoen hortzak hortz hobietan daude atxikituta eta ez barailezurrean, hortzak etengabe berritzen dituzte bizitzan zehar. Hortz ilerak hazten dituzte barailezurreko barrunbe batean eta gutxinaka aurreraka mugitzen dira; marrazo batzuk 30,000 baino hortz gehiago galtzen dituzte bizitzan zehar. Hortz berriztapenaren periodoa asko aldatzen da espezie batetik bestera (8-10 egunetatik hilabete batzutara). Espezie gehienetan hortzak banaka berriztatzen dira eta ez lerroka Isistiusean .

Hortzen forma eta tamaina marrazo bakoitzaren dietaren araberakoa da; molusko eta krustazeoak jaten dituztenak hortz lauak ditizte elikagaiak zanpatzeko; arrainak jaten dituztenak orratz itxurako hortzak dituzte harrapakinak heltzeko; eta ugaztunetaz elikatzen direnek beheran puntadun hortzak dituzte harrapakina heltzeko eta triangelu itxurako zerradun hortzak goian mozteko. Planktona jaten dutenek, adibidez marrazo erraldoia, funtzio gabeko hortz txikiak dituzte

Hezurdura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoen hezurdura lurreko ornodunen eta arrain hezurtsuen hezurduren oso desberdina da. Marrazo eta beste kartilagodun arrainen hezurdura kartilagoz eta ehun konektiboz osatuta dago. Kartilagoa malgua eta iraunkorra da, gainera hezur baten dentsitate erdia du. Honi esker eskeletoaren pisua gutxitzen da, energia haurreztuz.

Barailezurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoen barailezurra, Rajidaeena eta manta arrainena bezela, ez dago burezurrari lotuta. Barailezurraren azalerak euskarriak behar ditu jasaten duen estres fisikoarengatik eta behar duen indarragatik. "Tesserae" deituriko xafla hexagonalen geruza bat du, hauek mosaiko moduan antolatutako kaltzio gatz kristal blokeak dira. Honek hezurrek duten indarra ematen dio barailezurrari.

Normalean marrazoek tesserae geruza bakarra edukitzen dute baina espezie handiek bi,hiru edo geruza gehiago eduki ditzakete, gorputzaren tamainaren arabera. Marrazo zuri handi baten barailezurrak bost geruza eduki ditzake. Aurpegiko (musuko) kartilagoa malguagoa izan daiteke kolpeak hobeto jasateko.

Hegatsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegatsen hezurdura luzanga da eta ceratotrichia izeneko segmentu gabeko faszikulu leunsk dituzte. Hauek keratina proteina elastikoaren filamentuak dituzte. Marrazo gehienek zortzi hegats dituzte.

Dentikulu dermatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezurdun arrainek ez bezela, marrazoek gorputzaren kanpoaldean kolageno fibra malguez egindako dentikulu dermatikoa bat dute. Honek hezurdura bezela jokatzen du giharrei lotuz eta energia aurreztuz. Hortz dermatikoak onura hidrodinamikoa ematen diete, igeri egitean turbulentziak murriztuz. Marrazo espezie batzuk pigmentuak dituzte dentikuluen azpian, patroi konplexuak eratuz (adibidez tigre marrazoaren marrak). Marka hauek ingurunean kamuflatzeko eta harrapakinak ez detektatzeko balio dute.

Buztana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buztanak bultzada ematen die, hau dela eta abiadura eta azelerazioa buztanaren araberakoa da. Isats-hegatsaren tamaina nabarmenki aldatzen da espezie bakoitzaren arabera , ingurune desberdinetan eboluzionatu dutelako. Marrazoen isats-hegatsaren dortsaleko sekzioa bularreko sekzioa baino motzakoa da. Marrazoen bizkar hezurra dortsaleko sekzio honetaraino luzatzen delako gertatzen da, eta ondorioz muskuluak itsasteko zabalera handiagoa dute. Hau dela eta, lokomozioa eraginkorragoa da arrain kartilagodunetan (hezurdun arrainek ez dute).

Isatseko lobuloen tamaina espezie bakoitzaren arabera aldatzen da. Adibidez tigre marrazoak goiko lobuloa handiagoa du zeinek habiatze oso azkarra edukitzea ahalbidetzen dion. Marrazo muturmotzak, aldiz, beheko lobuloa du handiago. Honek abiadura azkarra mantentzeko balio dio.


Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnasketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoek,beste arrainek bezela, oxigenoa itsasoko ura zakatzetatik pasatzean lortzen dute. Marrazoek ez dituzte zakatzak estalita. Begi azpian espirakulu deituriko arraila bat daukate arnasketa errazteko (ura zakatzetan sartzeko). Marrazo pelagikoek ez dute espirakulua. Marrazoa mugimenduan dagoenean ahotik ura sartu eta zakatzetatik pasatzen da prozesu hau "ram ventilation" bezela ezagutzen da. Marrazo espezie gutxi batzuk ezin dute ura ponpatu zakatzetara eta ondorioz mugimenduan egon behar dira etengabe, bestela ito egingo lirateke.

Arnasketa eta zirkulazioa oxigeno gabeko odola bihotzera doanean hasten da. Hemendik odola zakatzen arteria aferenteetara bidaltzen da. Zakatzetan reoxidazioa gertatzen da eta odol oxigenatua zakatzen arteria eferenteetara bidaltzen da. Gero hauek dortsaleko aortan elkartzen dira eta odola gorputz guztira banatzen da. Oxigeno gabeko odola zain kardinaletatik bihotzera pasatzen da eta zikloa berriro errepikatzen da

Termoerregulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo gehienak odol hotzekoak dira, hobeto esanda polikilotermoak, hau da gorputzeko tenperatura bat dator inguruko ingurunearen tenperaturarekin. Lamnidae familiako kideak homeotermoak dira eta inguruko ura baino tenperatura altuagoa mantentzen dute. Hau gorputz erditik gertu dagoen muskulu gorriz osatutako zinta baten bidez lortzen dute; gero odol hodien sistema baten bidez beroa gorputzean mantentzen dute.

Osmoerregulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain hezurdunak ez bezela, marrazoen odola eta beste ehunak itsasoko urarekiko isotonikoak dira, urearen eta TMAOaren kontzentrazio altuagatik. Hau dela eta, marrazo gehienak ezin dira ur gezako ingurunetan bizi (zezen marrazoa salbuespena da). Marrazo bat hiltzean bakterioek urea amonio bihurtzen dute.

Marrazoen gernuak ez du hipernatremia sahiesteko behar bezain gatz. 1960ean, marrazoek heste bukaeran gatzak kanporatzeko glandula bat dutela aurkitu zen.

Digestioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Digestioa egiten denbora asko egon daitezke marrazoak. Elikagaiak ahotik J itxura duen urdailera mugitzen dira; hemen hasierako digestioa egingo da. Behar ez diren gauzak normalean ez dute digestioan aurrera egingo; marrazoak okaztatu edo urdailari buelta emanez ahotik kanporatuko ditu.

Marrazoen eta ugaztunen digestio aparatuen arteko desberdintasun handiena marrazoek heste motzagoak dituztela da. Luzera laburra espiral itxurako balbula baten ondorioz lortzen da. Balbulak azalera handi bat ematen dio; janaria guztiz digeritu arte heste labur batetik mugitzen da. Hondakinak kloakatik kanporatzen dituzte.

Fluoreszentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo batzuk fluoreszente dira argi urdinaren azpian; adibidez Cephaloscyllium ventriosum marrazoa edo Scyliorhinus retifer marrazoa. Fluoreszentzia hau azido kinuretikoaren metabolito batetik dator.

Zentzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usaimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoak usaimena oso garatua dute, espezie batzuk itsasoko ur milioi zatitan odol zati bat aurkitzeko gai dira. Usaimen bulbaren tamaina espezien arabera aldatzen da, hauek usaimenarekiko daukaten dependentziaren arabera. Ikuspen murriztua daukaten ingurumeneko marrazoek usaimena garatuagoa edukitzen dute. Ikuspena argiagoa denean, adibidez koralezko arrezifeetan, Carcharhinidae familiko espezieak usaimen bulba txikiagoak dituzte. Sakontasun handiagoetan aurkitutako marrazoak usaimena garatuago izaten dute. Marrazoek usainaren jatoriia kalkulatu dezakete usainak lehenengo sudur zulotik bigarren sudur zulora iristeko behar duen denborarekin.

Ikusmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoen begiak beste ornodunen begien antzekoak dira, kornea erretina eta leir antzekoekin. Begiak ondo moldatu dituzte itsasoko ingurumenera tapetum lucidum deituriko ehun bati esker. Ehun hau erretinaren azpian aurkitzen da eta argia erretinara islatzen du berriro. Honela ikuspena hobetzen du argi gutxi dagoenean. Marrazo batzuk ehun hau garatuago daukate. Marrazo askok begiak dilatatu eta kontraitu ditzakete. Begiak itsasoko urak garbitzen ditu. Begiak babesteko nictitate menbrana deitzen den ehun bat daukate. Menbrana honek ehizatzen edo arriskuan daudenen babesten dituzte begiak.

Entzumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso zaila da marrazoen entzumena zeaztea, baino uste da kilometro askotara dauden harrapakinak entzuteko gai direla. Marrazo espezie gehienen entzumen sentsibilitatea 20 eta 1000 Hz bitartean dago. Buruaren albo bietan daukaten arraila txiki baten barrualdean aurkitzen da marrazoen belarria.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoen bizi iraupena espezieen arabera aldatzen dira. Gehienak 20-30 urte inguru bizitzen dira. Marrazo batzuk adibidez bale marrazoa edo Mielga pikarta 100 urte baino gehio bizi daitezke. Uste da Somniosus microcephalus espezieko marrazoak 200 urte baino gehiago bizi zitezkela.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoak hezurdun arrainek ez bezela ondo garatutako kume gutxi sortzen dituzte. Ziklo bakoitzean 2tik 100 kume baino gehiagora sortu ditzakete. Marrazoak poliki garatzen dira beste arrainekin konparatuta. Adibidez limoi marrazoak 13-15 urterekin lortzen dute sexualki garatzea.

Inkubazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoak bibiparoak, obiparoak eta obobibiparoak izan daitezke espeziearen arabera.

Obobibiparoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo gehienak obobibiparoak dira, hau da amaren gorputzaren barnean inkubatzen diren mintz iraunkorreko arrautzen bidez ugaltzen dira. Bibiparoen kasuan bezela kumeak bizirik eta funtzionalki jaiotzen dira. Lamniformeek oophagia praktikatzen dute, lehenengo jaiotzen den kumeak beste arrautzak jaten ditu. Estrategia honen helburua kumeen bizi iraupena ziurtatzea da, kumeak garatuta hernalduz. Marrazo obobibiparo gehianak babestutako eremuak aukeratzen dituzte kumeak edukitzeko, adibidez baiak.

Obiparoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie batzuk obiparoak dira, hernaldutako arrautzak uretan uzten dituzte. Marrazo obiparo gehienetan larruaren kontsistentzia daukan arrautz oskola batek babesten du enbrioia. Hau mermaid`s purse izenarekin ezagutzen da. Marrazo obiparoen adibideak katu marrazoa eta Heterodontus francisci dira.

Bibiparoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibiparoak kumeak arrautza gabe edukitzen dute, hau da bizirik erditzen dituzte kumeak. Marrazoen bibiparitza plazentaduna edo plazenta gabea izan daiteke. Mailu arrainak, zezen marrazoak eta marrazo urdinak marrazo bibiparoak dira.

Jarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betidanik uste izan da marrazoak harrapakari bakartiak zirela, nomaden moduan janari bila itsasoa zeharkatzen zutela. Hala ere marrazo espezie gutxi batzuk betetzen dute hau. Gehienak bizitzak sedentarioagoa eta sozialagoa dute, talde handitan bizi daitezke. Marrazoen migrazioa oso konplexua da, txoriena baino gehiago, marrazoak ozeano guztietan aurkituz.

Abiadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

In general, sharks swim ("cruise") at an average speed of 8 kilometres per hour (5.0 mph), but when feeding or attacking, the average shark can reach speeds upwards of 19 kilometres per hour (12 mph). The shortfin mako shark, the fastest shark and one of the fastest fish, can burst at speeds up to 50 kilometres per hour (31 mph). The great white shark is also capable of speed bursts. These exceptions may be due to the warm-blooded, or homeothermic, nature of these sharks' physiology. Sharks can travel 70 to 80 km in a day.

Orokorrean, marrazoak median 8 kilometro orduko abiaduran egiten dute igeri, baina ehizatzean 19 kilometro orduko abiadura hartu dezakete. Marrazo muturluzea, marrazo espezie eta beste gutxi batzuen artean arrain azkarrenetakoa, 50 kilometro orduko abiadura hartzeko gai da. Marrazo zuria ere abiadura altuagoak hartzeko gai da; honen jatorria marrazo hauen fisiologia homeotermikoarengatik izan daiteke. Marrazoek egunean 70-80 kilometro igin ditzakete.

Inteligentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoen gorputz-garun masaren ratioa ugaztunen eta txorien antzekoa da. Adibidez limoi marrazoak obserbazio bidez ikasten ditu berriak diren gauzak beraien ingurumenean.

Loaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo guztiek behar dute etengabe ura zakatzetatik sartzea arnasteko; alaere, espezie guztiak ez dira mugitzen egon behar. Geldi dauden bitartean arnastu dezaketenak espirakuluen bitartez ura zakatzetan sartzen dute. Prozesu honetan begiak irekita mantentzen dituzte eta ez dira guztiz lokartzen.

Arnasteko igeri egin behar duten espezieak sleep swimming deituriko prozesu bat egiten dute, non marrazoa esentzialki inkontziente dagoen. Prozesu honetan bizkar hezurra da igeri egitearen arduraduna eta ez garuna.