Tintoleta
Tintoleta | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Chondrichthyes |
Ordena | Carcharhiniformes |
Familia | Carcharhinidae |
Generoa | Prionace (en) ![]() |
Espeziea | Prionace glauca (Linnaeus, 1758)
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Tintoleta (Prionace glauca) ur gaziko arrain kartilaginosoa da, Carcharhinidae familiakoa. Marrazoaren antzeko itsas arrain handi indartsua da, oso jatuna, gorputza luzarana eta urdina duena.
4 m inguru luzea da, indartsua eta jatuna, bizkarraldea gris arbel-kolorea eta sabelaldea zurixka dituena. Bularreko hegalak oso luzeak eta alboetara zabalduak ditu. Igerian oso lasterra da baina gaitasun horretaz ez da janaria harrapatzeko bestetarako baliatzen; gainerakoan oso mantso ibiltzen da, bizkarreko hegala uretatik kanpora duela askotan. Arrainak eta itsasoko beste animaliak janez elikatzen da. Munduko ozeano bero eta epel guztietan bizi da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |