Lankide:Alaitz Kerejeta/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Larruzko Dortoka.


Larruzko dortoka edo Laut dortoka narrasti bat da, hau da lurrean arrastaka dabilen animalia, dortoka oro bezala. Mundu osoko uretan bizi den dortoka-espeziea da, baita Euskal Herrian ere.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dortoka hau muduko handiena da, 2 metro inguruko luzera eta 600 kg inguruko pisua du. Bere oskolagatik da berezia, larruzkoa eta beltz kolorekoa baita, gainean orbain zuri txiki batzuekin. Gainontzeko dortokek aldiz hezurrezkoa oskola dute. Burua eta lepoa ere ilunak ditu, beltz edo marroiak eta oskolean dituen antzeko oirbainekin.

Ahoaren goiko aldea hortzez betea du. Ar helduek oskolaren azpialdean ahurra dute eta emeena aldiz goiko aldetik lauagoa da. Arren kasuan buruan ez dute orbain arrosik eta buztana atzeko soinadarrak baino luzeagoa izaten dute. Emeek aldiz buruan orbain arrosak izaten dituzte eta buztana arrena baino motzagoa izaten dute. Ar eta emeek aurreko soinadarrak atzekoak baino nahiko hangiagoak dituzte.


Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larruzko dortokak aurki ditzakegun ozeanoak.

Laut dortoka munduko ozeano guztietan ikus genezake, baita Euskal Herrian ere. Itsaso zabaleko animalia da baina batzuetan kostaldean ere ikusten dugu. Gazteak direnean ur tropikaletan bizi dira baina zahartzen doazenean ur hotzagoetara mugitzen dira. Emeak 2-3 urtetik behin ur tropikaletara mugitzen dira habia egin eta arrautzak jartzeko.

Leku aldaketa hauek egin ahal izateko, gainerako itsas dortoka gehienek ez duten sistema bat du. Bere barne-tenperatura 25ºC inguruan mantentzeko moldaerak izan ditzake, hau da, inguruko tenperatura baxua den lekuetan gorputzeko barne-tenperatura altu mantentzeko gai da, eta honi esker aurki dezakegu espezie hau ur hotzetako inguruetan

Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienbat marmokaz elikatzen badira ere edozein sakonerako uretan aurkitzen dituzten gorputz biguneko animaliak zein algak jaten dituzte.

Larruzko dortoka txikiak arrautzatik irten eta itsasora bidean.

Egunero bere pisua adina marmoka jateko gai dira, hau da 50 marmoka handi gutxi gora behera. Beraz, ekosistemen mantentzean oinarrizko garrantzia dute, marmoka kopurua erregulatzen baitute.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emeek 6-15 urte dituztenean eta gutxi gorabehera 1,30-1,80 metroko luzera dutenean hasten dira ugaltzen. Arrek ere tamaina berdina lortzen dutenean lortzen dute heldutasun sexuala. Gorteiatze eta estaltzea batzuetan ur tropikaletan ematen da, baina normalean ur epeletatik ur tropikaletara mugitzen diren bitartean ematen da. Hona mugitu ondoren emeak ur tropikaletako hondartzetara mugitzen dira habiak sortzeko. Hau gauez egiten dute eta ilargiaren faseak eragina izaten du honetan. Emeak hondartzan toki egoki bat aukeratzen du, zuloa egiten du eta bertan arrautzak jartzen ditu.

60-70 egun pasatzen direnean dortokak jaiotzen dira baina erdiak baino gutxi gehiagok lortzen dute bizirik irautea. Jaioberriak denbora bat pasatzen dute habian eta gauean normalean itsasora joaten dira.

Desagertzeko arriskuan al dago animalia hau?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Gaur egun larruzko dortoka ugari hiltzen da gizakiok sortutako plastiko kutxaduraren erruz, plastiko gardenak marmokak direlakoan irensten dituztelako.

Gaur egun itsas dortoken kontserbaziorako arazo larriak daude. Izan ere, jaioberriek bizirik irautea oso zaila da, hainbat animalia haueta elikatzen direlako bai ondarretan gordetako arrautzetaz baita dortoka jaioberriez ere. Esaterako, mamu karramarroa edota Varanus generoko muskerrak, zein itsasoko predatzaileak marrazoak eta orka. Horrez gain beste zenbait faktorek eragiten dute gaur egun. Alde batetik poluzio kimikoa dago, hau da, gizakion eraginez airean dagoen kutxadura. Honen ondorioz, dortokak gaixotasun tasa handiagoarekin eta ugaltzeko arazoekin jaiotzen dira. Bestetik poluzio fisikoa dago, itsasoan pilatzen den plastiko guztia. Azkenik, gizakiak ondartzetan arrautzak batzen ditu komertzializaziorako edota elikatzeko.