Lankide:Alaznedlf/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alexandrina liburutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandrina liburutegiko bista panoramikoa
Hormigoizko fatxadaren bista, erliebe kaligrafikoekin
Burruko bista panoramikoa
Beirazko eta luminiozko estalki laua


Alexandrina Liburutegia (arabiarrez  مكتبة الإسكندرية, Maktabat al-Iskandarīyah) liburutegi eta kultura-zentro garrantzitsua da, egiptoko Alejandría hirian kokatuta, Mediterraneo Itsasoaren ertzean. Antzinaroan bota zen Alejandriako liburutegi zaharraren omenez eraiki zen, lehenago bertan kokatutako liburutegi zaharraren lekua hartzen du, honek zuen erakargarritasuna berpizteko asmotan.

1987an kultura-proiektua hasi zen martxan: liburutegi berri bat eraikitzea -Alexandrina Liburutegia- Alejandriako hirian, antzinaroko gizadiaren ondare bat berpizteko. Hau lehenengo liburutegia desagertu ondoren eta 1600 urte geroago burutu zen. Proiektu izugarri hau aurrera eramateko, hainbat esfortzu ekonomiko batu ziren: europakoak, ameriketakoak, arabiakoak, Egiptoko gobernukoak eta UNESCOkoak (United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization). Urte horretako aurrekontua 230 mila dolarrekoa izan zen. Obrak 1995ko maiatzaren 15an hasi ziren eta 1996ko abenduaren 31an amaitu. 2002ko urriaren 16an, Alexandrina  Liburutegiak ateak ireki zituen. Bere inaugurazio-ekitaldira Estatuko buruzagi batzuez gain hiru erregina joan ziren: Espainakoa, Sueziakoa eta Jordaniakoa.

Eraikina Norbegiako Snøhetta arkitektura-estudio batean diseinatua izan zen, izugarrizko hormigoizko zilindro formarekin egina dago, beirarekin eta granitoarekin batera. Asuanetik ekarritako materialekin burutu zuten fatxada. Honek baditu ia munduko hizkuntz guztiekin sortutako erliebe kaligrafikoak. Alejandriako malekoian kokaturik dago, lehenengo liburutegia kokatzen zen lekuaren urbil alegia.

Bere azalera 36.770m2-koa da eta bere altuera 33m-koa. Hamaika maila desberdinez osatuta dago, hauetatik lau kaleko mailaren azpitik daudenak. Badauka gela hipostila bat egipziar estilokoa, hormigoizko eta egur noblezko zutabeekin eutsita. Eraikinaren erdian kokatuta dago, irakurtzeko erabilia eta 2000 pertsonentzako edukiera du. Bere estalkiak forma zirkularra du, Ra (eguzkiaren jainkoa) egiptiar-jainkoa omentzeko asmoz. Estalki hau beirarekin eta aluminioarekin diseinatuta dago argia barrualdera sartu ahal izateko, kanpotik ordea, Mediterraneo aldera erreflexu egiten du, Alejandriako Itsasargiaren oroimen modura.

Gutxi gora-behera hogei miloi liburu egon daitezkeela uste da, nahiz eta hasieran 200 000 liburu egon; liburu hauen gehiengoa dohaintzak dira. 50 000 mapa inguru daude, 10 000 eskuidatzi, 50 000 liburu eta beste zenbait mundu modernoko ale, 10 000 entzunezko multimedia-dokumentu eta 50 000 dokumentu bisual. Hau dena 600 funtzionariok zuzendu eta gainbegiratzen dute.

Liburutegi honi esker beste bi eraikin egin dira, bata konferentziak emateko zentro batean bideratuta eta bestea hiru museok osatzen duten planetarioa. Museoak hauek dira: Zientziarena, Kaligrafiarena eta Arkeologiarena. Gainera badago errestaurazio laborategi bat, baita ezgaitasunak dituzten haurrentzako liburutegi bat eta inprenta  moderno bat.

Liburutegi honetan bertan ospatzen da Liburuaren Azoka Internazionala, liburutegia eraiki eta urte gutxira sortua.

Beste liburutegi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendearen hasieran badaude ere beste liburutegi garrantzitsu batzuk. Adibidez:

- Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegia,Washington D.C.

- Britaniar Liburutegia,Londres

- Frantziako liburutegi Nazionala,Paris

- Harvard Unibertsitateko liburutegia, Cambridge (Massachusetts)

- Txinako liburutegi Nazionala, Pekín

- Errusiako liburutegi Estatala, Moscú