Lankide:Aletxuerromo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antoine Griezmann

Antoine Griezmann Mâcon, Borgoina, Frantzia, jaio zen 1991ko martxoaren 21ean. Gaur egun, Atletico Madrileko jokalaria da (2017). Normalean, hegaleko edo aurrelariko postuan jokatzen du 7 zenbakiarekin eta ezaugarri nabarmenetarikoak bere arintasuna eta bere trebetasuna baloiarekin.

13 urtetik 18 urte arte Errealarekin jokatzen egon zen eta 2014an Atletiko Madrilekoak 30 milioi ordainduta fitxatu zuen, eta horrez gain, taldearekin Espainiako Superkopara iritsi zen.

2010ean debutatu egin zuen Frantziako 19 urteko azpikoen selekzioarekin, baina 2012an selekzioko lagunekin Parisko diskoteka famatu batera atera zen eta bere entrenatzaileak 2013ko Urriaren 31era arte zehatu zion. Brazileko 2016ko Mundialean Frantziako selekzioa final laurdenetara ailegatu zen eta 2016ko Eurokopa Griezmannek sei gol sartu zituen. Gainera, Frantzia finalera heldu zen Portugalen kontra baina 1-0 galdu zuten.

2017ko uztailaren 15an Erika Choperena deituriko emakumearekin ezkondu zen eta urte bateko alaba bat dute Mia Griezmann deiturikoa. Baita, bi neba-arreba ditu Théo eta Maud. Bere gurasoak Isabelle eta Alain Griezmann dira.



100 metro hesi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 metro hesiko proba atletismo izeneko kirolean jokatzen da eta modalitate hau bakarrik emakumeen artean borrokatzen da, mutilen proba 110 metrokoa delako.

Hesien altuera 89.8 zentimetrokoa da. Lehenengo hesia, irteeratik 13 metrotara kokatuta dago eta bederatzi hurrengoak, 8.87 metro tarteetan kokatuta eta amaieran 10.2 metroko distantzia usten da amaierako hesia eta helmugaren artean

100 metro hesiko proba atletismoko Joko Olinpikoetan parte hartzen du 1972tik, Municheko joko olinpikoetan 80 metro hesiko proba ordezkatu zen 100 metro hesiko probagatik.


Luzera jauzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzera jauzia gaur egungo atletismoko proba bat da. Proba hau plano horizontal batean salto batez distantzia gehien ibiltzeko gaitasunean oinarritzen da. Proba hau,Olinpiar jokoetan leku hartzen du eta emakumezkoek eta gizonezkoek parte hartzen dute Olinpiadetako lehenengo ediziotik 1896 Atenasen ospatutakoa. Izan ere, Antzinako olinpiar jokoetan ere egiten zuten. Mike Pollelek 1991n munduko errekorra ezarri zuen (8,95metrokoa), Bob Beamonen marka mitikoa gaindituta (8,90 m, 1968). Jauzilari ospetsuak dira, era berean, Jesse Owens eta Carl Lewis estatubatuarrak eta Ivan Pedroso kubatarra.

Emakumezkoen markarik onena Galina Chistyakova sobietarrarena da (7,53 m, 1988).

Ikusten da euskarazko Wikipediatik kopiatu duzula... Galina Chistyakova atletaren biografia falta da euskarazko wikipedian eta oro har emakumezko kirolarien biografiak falta dira... Anima zaitez eta egin ezazu zeuk. Horra eredu bat:


Galina Chistiakova[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Galina_Chistiakova

Galina Valentinovna Chistiakova 1962 uztailaren 26an jaio zen Eslovakiako Izmail izeneko herri txiki batean. Atleta-ohi bat da, luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean espezialista zen. Sobietar Batasunarekin lehiatu zen eta talde horrekin luzera jauzian errekor mundiala lortu zuen 1988. urtean 7.52 metro lortuz.

1984an faboritoa zen luzera jauzia irabazteko Los Angelesko Olinpiar Jokoetan baina, bere herrialdearen boikota horra joateko eragotzi egin zion. Urte horretan, Moskun, 7.29 metroko marka lortu zuen eta izan zen munduko bigarrena Heike Drechsle alemaniarraren atzetik.

Bere lehenengo internazional garaipena 1985 ailegatu zen eta urrezko medaila irabazi zuen luzera jauzian Europako Indoor txapelketan. Hurrengo urtean, zilar medaila irabazi zuen Europako aire libreko txapelketan, bakarrik izan zen gaindituta Heike Drechsle atletaz.

Seuleko 1988ko Olinpiar Jokoak baino hiru hilabete lehenago Leningradon, ekainaren 11an luzera jauziaren errekor mundiala hautsi egin zuen. Seúleko Jokoetan Chistiakovan brontzezko medailarekin etsi egin behar izan zuen 7.11 metro lortuta, arrakasta Jackie Joyner-Kersee lortu izan zuen 7.40 metro eginda eta zilarrezko medaila Heike Drechsle irabazi izan zuen 7.22 eginez.

1989 ekainaren 2an Stockholmen mundialeko errekor jauzi hirukoitzean ondu egin zuen 14.52 metroekin Li Huirong txinatarra gainditu egin zuen 30 zentimetro baino gehiagoko marka eginez.

Gainera, Galina Chistiakova luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean bi errekor lortzea munduko emakume bakarra da.

Urte horretan ere, La Hayako Hagako Europa Indoor txapelketan, Budapesteko Indoor Mundialean eta Bartzelonako Munduko kopan jauzi hirukoitzean urrezko medaila lortu zuen.

1990 Glasgowko Indoor txapelketan bikoitza egin zuen eta jauzi hirukoitza eta luzera jauziko probak irabazi izan zituen. Hala ere, hilabete batzuk pasa ondoren, jasan izan zuen lesio bat belaunean eta ebaketa bat egin izan zioten. Ebaketa ostean, ez zuen bere egoera fisikoa inoiz berdinera bueltatu.

Atletismotik 1996 baztertu egin zen. Gaur egun, jauzi hirukoitzean aritu izan zen Aleksandr Beskrovni gizonarekin ezkonduta dago eta biak Eslovakian bizi dira.