Lankide:AmetsletaIzarof/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Shein[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shein moda-denda bat da. 2008. [1]urtean Chris Xuk sortu eban, Guangzhoun, Txinan. Azkenengo urteetan denda honek arrakasta handia izan dau, eta munduko 220 herrialde baino gehiagotan saltzen

Shein
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena ZZKKO
Jaio 2008
{{{jaiotza hiria}}} (Txina)
Webgunea https://m.shein.com/es/

dabez euren produktuak, gainera bakarrik “on-line” izanda.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denda honek hasiera baten ZZKKO izena eukan. Momentu hartan bakarrik saltzen ebeezan ezkontza soineko edo jantziak emakumeentzat. Denbora aurrera joan ahala, arropa barietatea asko handitu zan, orain gizonentzako jantziak ere bai salduz, eta kirol-arropa, pijamak,..gehituz. Orduan, ‘Sheinside’ izena jarri eutsien, “See Inside” esan nahi ebalako. Baina 2015ean, enpresarako Interneten azkarrago bilatzeko eta errezago gogoratzeko izen bat nahi ebenez, “Shein” deitzera pasatu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun “jantzien Aliexpress-a” deitzen jako, eta Shein dendaren maila mundiala Inditex enpresarena bezain altua da. Negozio hau orain dala hamarkada bat sortu zan, eta harrezkero urtez urte bikoiztu egin dau fakturazioa. Gazteen artean oso ezaguna bihurtu da euren prezio hain baxuengaitik, arropa barietategaitik eta oso erraza dalako bertan erostea. Euren bilakaeran zehar hainbat mugimenduei esker ospe handia lortu izan dabe, bolada edo sasoi txarrak ere izan dabezan bezala.

Arrakasta arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webgune edo aplikazioan sartuz gero, badagoz erosketak egiterako orduan eroslearentzat oso lagungarriak diran aukerak, honeen artean:[2]

  • Produktu aldaketak: edozein herrialdera heltzen diran produktuakaz ez bazagoz gustura, zure erosketaren barruan itzulketak edo aldaketak egin daikezuz, eta dendak automakikoki dirua bueltatuko deutsu.
  • Fast fashion: [3]webgunean egunero tendentzian dagozan objektuak edo objektu berriak agertzen dira, eta orrialdea aktualizatzen da.
  • Deskontuak edo jolasak: [4]paketeak merkeagoak izateko, dendan erregistratuz gero jolas ezberdinak irabaztean diru deskontuak irabazi daikezuz.
  • Puntuak: deskontuen antzekoak dira puntuak; behin izena emanda, egunero orrialdean sartuz, puntuak jasoko dozuz. Geroago diruan bihurtuko dira.
  • Pop-up: [5]ez danez existitzen Shein presentziala, urte batzuetan “pop-up” izeneko ekitaldiak egiten dabez. Bertan, kalitatea ikusi, ikutu…ahal dozu.
  • Iritzia: jantzien barruan, edozen pertsonak igo ahal ditu argazkiak bere iritzia emonez eta izarren bitartez puntuatu.

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiren baten mundu osoko pertsona famatuekaz kontaktuan jarri eta objektu batzuk promozionatu izan dabez. Adibidez, Lola Lolita eta Sofia Surfers ahizpak, Kimberly Loaiza edo Dome Lipa influencer-ak…

Promozio honek egitean, pertsona honeek dendaren lehenengo atalean agertu izan dira.

Sheinen atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salgai dagozan objektu edo produktuen barietate oso handia dagoanez, ataletan banatzen da denda, emakume, gizon eta haur sekzioetaz gain.

MOTF: Oihal mota espezial edo eskluziboz egindako arropa

ROMWE: [6] Etxeetarako apaingarriak edo elektronika produktuak

SHEGLAM: Kosmetika eta aurpegi edota gorputzerako kremak

DAZY: Eguneroko arropa, kamiseta sinpleak eta ez oso koloretsuak

EMERY ROSE: Komunak ez diran estiloak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.rumpelstinski.es/actualidad/las-claves-del-éxito-de-shein-y-su-ecommerce
  2. https://www.debate.com.mx/estiloyvida/SHEIN-conoce-las-marcas-que-colaboran-con-la-empresa-en-su-App-20220623-0246.html
  3. https://computerhoy.com/reportajes/industria/que-es-shein-ropa-barata-online-887127
  4. https://www.elperiodico.com/es/gente/20230719/shein-nueva-pop-up-store-barcelona-triangle-julio-summer-vibes-90059510
  5. https://es.wikipedia.org/wiki/Shein
  6. https://descuentos.elpais.com/cupon-shein
  7. https://www.20minutos.es/mujer/moda/un-paso-mas-alla-del-fast-fashion-por-que-shein-pone-en-riesgo-el-medioambiente-segun-la-ocu-5091569/
  8. https://m.romwe.com/es/category/DAZY-DENIM-sc-00849213.html
  1. (Gaztelaniaz) Shein. 2023-11-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. (Gaztelaniaz) Rumpelstinski. «Las claves del éxito de Shein y su eCommerce» www.rumpelstinski.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  3. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2023-01-12). «Un paso más allá del 'fast fashion': por qué el 'fenómeno' Shein "pone en riesgo el medioambiente", según la OCU» Mujer (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Cupones SHEIN 15% Exclusivo | válido en Noviembre» descuentos.elpais.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  5. (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2023-07-19). «'Summer Vibes': así es la nueva 'pop-up store' de Shein que está a punto de abrir en Barcelona» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  6. «Ese DAZY DENIM que viste en las redes sociales | ROMWE» m.romwe.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).