Edukira joan

Lankide:Anne Gonzalez-Etxabarri/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Soldatak Etxeko Lanentzat Aldeko Nazioarteko Kanpaina (The International Wages for Housework Campaign, IWFHC) bai etxean, eta baita etxetik kanpo ere, zaintza-lan guztiak egiteagatik soldata eta aitorpena lortzearen alde kanpaina egiten duten emakumeen sarea da. Kanpaina Selma James-ek[1] hasi zuen 1972an, Manchesterren, Ingalaterran, hirugarren Emakumeen Askapenerako Konferentzia Nazionalean etxeko langileentzako soldaten aldeko eskaera aurkeztu zuenean. IWFHCk abiapuntutzat hartzen ditu nazioartean botere gutxien dituzten horiek, adibidez: soldatarik gabeko etxeko langileak (amak, etxekoandreak, soldata ukatu zaien etxeko langileak), eta soldatarik gabeko iraupeneko nekazariak eta landa - zein komunitate - laborariak. Ordaindu gabeko zaintza-lanentzako soldatak eskatzen dituzenentzat, beren aldarriak halaber esan nahi du gizartea behetik gora antolatu nahi izatea, sektore autonomoen arteko elkarlana bultzatzea helburu, beren arteko botere-harremanak sortu beharrean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera: 1970eko hamarkada

Soldatak Etxeko Lanentzat Women, the Unions and Work or What Is Not to Be Done[2] lanean aurkeztutako sei eskarietako bat da. Lan hori Jamesek aurkeztu zuen hirugarren Emakumeen Askapenerako Konferentzia Nazionalean (National Women’s Liberation Conference). Jamesek Mariarosa Dalla Costa-rekin batera idatzi zuen The Power of Women and the Subversion of the Community[3], «etxeko lanen debatea» hasi baitzuen eta emakume mugimenduan klasiko bat bilakatu baitzen; Women, the Unions and Work argitaratu eta gutxira argitaratu zen. Power of Women liburuaren lehen edizioak ez zuen etxeko langileentzako soldaten inguruan hitz egin, baina bai hirugarren edizioak, 1975ean.

Manchesterreko konferentziaren ondoren, Jamesek beste hiruzpalau emakumerekin Power of Women Collective ekimena sortu zuen Londresen eta Bristolen, etxeko langileentzako soldaten aldeko kanpaina egiteko. Soldatak Etxeko Lanentzat Kanpaina (Wages for Housework Campaign) izenarekin berreraiki zen 1975ean, eta Londres, Bristol, Cambridge eta ondoren Manchesterren kokatu zen. [4]

1974an, Soldatak Etxeko Lanentzat Kanpaina Italian hasi zen. Talde askok beren buruari Salario al Lavoro Domestico (Soldatak Etxeko Lanentzat) deitu zioten, eta Italiako hainbat hiritan hasi ziren. Ospatzeko, sortzaileetako batek, Mariarosa Dalla Costak, «Greba Orokorra» izeneko hitzaldia eman zuen Mestren, Italian. Hitzaldian dio aurretik egin ziren grebak ez zirela orokorrak izan, gizonezko langile gutxi batzuenak baizik. Paduan, Italian, Mariarosa Dalla Costa eta Silvia Federici-k sortutako taldeak, Lotta Feminista-k, Soldatak Etxeko Lanentzat ekimena hartu zuen antolakuntza-eredu gisa.[5][6][7]

1974 eta 1976 artean, hiru antolakuntza autonomo sortu ziren Soldatak Etxeko Lanentzat Kanpainaren barruan Erresuma Batuan, Estatu Batuetan eta Kanadan: Lesbianentzako Soldatak (Wages Due Lesbians ingelesez, orain Queer Strike), Prostituten Kolektibo Ingelesa (English Collective of Prostitutes) eta Emakume Beltzak Etxeko Langileentzako Soldaten Alde (Black Women for Wages for Housework), Margaret Prescod-ek elkarlanean fundatua (orain Women of Colour in the Global Women's Strike).[8][9][10][11] Azken talde horrek emakume beltzengan eta hirugarren munduko emakumeengan jarri zuen arreta; era berean, «esklabotzagatik, inperialismoagatik eta neo-kolonialismoarengatik» kalte-ordainak eskatu zituzten.[9] Lesbianentzako Soldatak taldeak etxeko langileentzako soldatez gain, lesbianentzako soldatak ere eskatzen zituen honako hau aldarrikatzeko: «kanpoan uzten zituen eta aurreiritziz beteta zegoen gizartean bizirauteko etxeko lan fisiko eta emozional gehigarria egin beharra lantzat aitortu eta ordaintzea, eta, hala, emakume guztiek botere ekonomikoa izan zezaten, hautu sexuala egin ahal izateko». Lesbianentzako Soldatak taldeak 1974an Seattlen sortutako Ama Lesbianen Defentsa Nazionalerako Funtsa (The Lesbian Mothers’ National Defense Fund) elkartearekin lan egin zuen. Bi elkarteen helburua zen lesbianak zirela esan ostean zaintza lortzeko arazoak zituzten emakumeei laguntzea.[12][13] 1984an WinVisible (desgaitasun ikusgarri eta ikusezinak dituzten emakumeak) sortu zen Erresuma Batuan, IWFHCren barruko erakunde autonomo gisa.[14][15]

  1. (Ingelesez) «Selma James» PM Press (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  2. (Ingelesez) «Women, the Unions and Work or...What is Not to be Done and the Perspective of Winning» www.akpress.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  3. (Ingelesez) Costa, Mariarosa Dalla; James, Selma. (2017). «The Power of Women and the Subversion of the Community» Class (John Wiley & Sons, Ltd): 79–86.  doi:10.1002/9781119395485.ch7. ISBN 978-1-119-39548-5. (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  4. (Ingelesez) "The Campaign for Wages for Housework". Barnard Center for Reserch on Women.
  5. (Ingelesez) «Mariarosa Dalla Costa, “A General Strike”» caring labor: an archive 2010-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  6. (Ingelesez) «More Smiles? More Money» n+1 2013-07-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  7. (Ingelesez) «Factory and Society» Operaismo in English 2013-06-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  8. (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (1987-05-07). «Waging the War Over Wages : Fight for Homemaker Pay Has Seen Ups, Downs» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  9. a b The International Wages for Housework Campaign. The Freedom Archives.
  10. (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (1985-07-28). «Campaign Catches On : L.A. Pair Seek Wages for Women's Unpaid Work» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  11. Feminists who changed America, 1963-1975. 2006 ISBN 978-0-252-09747-8. PMC 907774555. (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  12. Myers, JoAnne. (2009). The A to Z of the lesbian liberation movement : still the rage. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-6327-9. PMC 465023917. (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  13. «The Lesbian Mothers National Defense Fund (LMNDF) · The Lesbian Mothers National Defense Fund, 1970s through 1990s · OutHistory: It's About Time» www.outhistory.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  14. (Ingelesez) «Tribunal victory gives hope to ‘failure to attend’ benefit victims» Disability News Service 2020-02-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  15. Written evidence submitted by WinVisible. .