Lankide:Ariane del Val Orive/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Persiar katua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persa, katu arraza bat da. Ezaguna da bere aurpegi zabala eta lauagaitik eta baita bere ile koloretsuagaitik. Katu aristokratikotzak hartu ohi dira (erregistratutako pedigreeko katuen %75 pertsiarrak dira). Persiako lehen katuak Italiara sartu izan ziren Persiatik (gaur egungo Iran, Tayikistan eta Afganistan) 1620ko hamarkadan eta euren ondorengoei modu askotan deitu ebezan. Gaur egungo Persiar adarra 1800. urtearen amaieran garatu zen Ingalaterran, eta Angora turkiar katutik dator.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorki, ez dakigu noiz agertu ziren lehenengo aldiz ile luzeko katuak, Afrikan katu basatiak ez dauzelako (pentsatzen da etxeko katuen arbasoak dirala), ile luzeagaz. XIXko aristokraziak ile luzeko katuak ezkatzen ebazan eta ile luzeko gene arduraduna hibridazioaren bidez sartu egin zan Pallas katuarekin. Persiarren lehen arbaso dokumentatuak Pietro della Vallegaitik inportatuak izan ziren 1620.urtean, Khorasanen, Persia, Italia eta Angorako katuatik (gaur egungo Ankara) Nicholas Claude Fabri de Peirescetik Turkia, Frantziako partetik, garai berberan. Jorasaneko katuak grisak ziran, eta Angorakoak zuri-zuriak. Frantziatik laster heldu ziran Btitainia Handiara. Europara ere inportatu egin ziran ile luzeko katuak, Afganistan, Birmania, Txina eta Errusiako jatorrizkoak. Era desberdineko katuen gurutzatzeak oso komunak ziren batez ere Persiar eta Angorakoen artekoak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ertaina eta handia da gehienbat. Buru borobila dauka, gogorra eta buruhezur zabala. Aurrealdea biribildua da eta masailhezurrak sendoak eta irtenak. Muturra motza da eta kokotsa betea. Begiak handiak dira, borobilak, oso zabalak eta bananduak, kolore gogorrekoak eta distiratsuak. Sudurra asimetrikoki kokatuta egon behar da, begien altuerara. Persar katuen belarriak txikiak eta borobila formakoak dira, honeek “v” posizioan kokatuta egon behar diraz asimetrikoki baita.

Ile ugari, luzea, lodia eta lehuna dauka. Horregaitik, normalean ile nahikoa jausten jake. Bustana iletzua da eta puntan borobila.

Kolore askotakoak izan daitekez, Badagoz kolore soil batekoak diranak, kolore bortitzak eta tonu argiagoak gabe, adibidez, beltza, urdina, txokolate kolorea, lila, gorria eta krema kolorekoak. Ere izan ahal dira bi koloretakoak, marradunak edo Tabby modukoak (ilean daukien irudia), arrak bi kolore auki ahal dabe soilik, ostean, emeak hiru koloretakoak izaten dira. Hiru koloretako arrak egon ahal diraz baina, kasu horretan, antza dala esan gura dau. Himalayako persak euren kolore urdinagaitik ezagutzen dira.

Gaur egungo persar katuek gorputz trinkikoak dira (corby). Muturra buru borobil baten daukie. Euren ezaugarri garrantzitsuena ile ugari daukiela da, sasoietan aldatzen dabe eta ilearen kalitatea mantentzeko gomendagarria da egunero orraztea. Katu honek familiarrak dira, umeekaz egotea gustatzen jake. Ere garbitu behar jake regularki eta teknika bereziak existitzen dira iletik koipea kentzeko baita aurpegitik eta belarrietatik. Garbitzeko momentuan koipea guztiz kentzeko platerak garbitzeko xaboia erabiltzea gomendagarria da, ez dalako mingarria katuentzako.

Himalayako Persar katuek, persiarretatik bereizten dira euren ilearen eragaitik. Himalayako Persar katu bat oso antzekoa da ezaugarri guztietan Persarretatik baina ilean, Himalayako Persak Siamesen antzekoa daukie.

Himalayako katuek begi urdinak dabez, kolor puntua belarrietan, hanketan, bizkarrean edo bustanan egon behar dira, beste ile guztia, krema edo zuria izaten da. Kolor puntuetarik komunenak marroia, lila, krema, gorria, beltza, urdina eta bikoloreak dira.

Persarrak karakter lasaiakoak dira, lo egitea eta atsedena hartzea gustatzen jake.

Jaiotzerakoan zaila da, haurnaldia 64 egun ingurukoa da eta katu bakoitzak 1 eta 6 arteko katakumeak izan ahal dabez. Katakumeek 3 hilabete inguruan amaren albotik banantzen dira.

Harroputza da eta arrazarik lasaienetariko bat da eta maitekorrak baita ere ba dira, pertsonekaz baita animaliekaz ondo konpontzen da.

Jasankizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek giltzurruneko gaixotasun polikistikoa izan ahal dau, ingelesez PKD (Poliquistic Kidney Disease) sigletatik ezaguna. Gaixotasun genetikoa da, giltzurrunei eragiten deutse eta kiste handiak sortsen dauz. Kiste honeek giltzurrunetan eragina egin daiteke demboraren poderioz. Horregaitik, garrantzitsua da diagnostiko bizkorra egitea. Katuen giltzurretatik bat edo biek likidoz betetako kisteak garatzen dabez. Kiste honeek hasten eta suntsitzen doaz.

Arrazaren barietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarte horretako arrazen sailkapenaren arabera, katu persiarra, katu exotikoarekin batera, I. kategoriakoa da, eta arraza garbian honako barietate hauek egon ahal diraz:

  • 1.Persa beltza (begi laranjak)
  • 2.Persa zuria (begi urdinak)
    • 2.a Persa zuria (begi laranjak)
    • 2.b Persa zuria (begi desberdinak)
  • 3.Persa urdina
  • 4.Persa gorria
  • 5.Persa krema argia
  • 6.Persa ketu beltza
    • 6.a Persa ketua bleu
    • 6.d sl Persa shell cameo
    • 6.d sd Persa shaped cameo
  • 7.Persa zilarra jaspeatua
  • 8.Persa txintxilla
  • 9.Persa gorri jaspeatua
  • 10.Persa pardo jaspeatua
  • 11.Persa carey (beltza, gorria, krema)
  • 12.Persa karey zuria
    • 12.a Persa carey bikolorea
    • 12.b Persa urdin karey zuria
  • 13.Persa urdina krema
    • 13.a Persa beste kolore batzuetan
    • 13.b Persa colour point ile luzea
      • 13.b1 Seal point
      • 13.b2 Bleu point
      • 13.b3 Txokolatea
      • 13.b4 lila
      • 13.b5 Gorria point eta carey
      • 13.b6 Krema
      • 13.b7 Urdina
      • 13.b8 Txokolatea
      • 13.b9 Lila
    • 13.c Birmaniako Sakratua edo katu eskularruduna
    • 13.d Katu Turkiarra

Esterilizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontu handia izan behar da katu honen elikadurarekin, ebakuntzaren ondoren pisu nahikoa hartzen dabe. Animalia honen obesitatea oso larria da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]