Lankide:Arkaitzvilla98/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Talka (fisika)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talka bi gorputz edo gehiagoren arteko elkarrekintza bat da, non gutxienez horietako bat mugimenduan dagoen.

Talka fisikoa edo mekanikoa bat-bateko azelerazio edo desazelerazio baten ondorioz hautematen da. Ukitze-denbora da talka gehien bereizten duena, gehienetan txikia da eta momentu horretan transmititzen da energia kantitate handiena bi gorputzen artean.

Talka azelerometroarekin neurtzen da. Talka baten magnitudea, azelerazioaren eta grabitatearen (g) arteko biderkadurarekin neurtzen da, non grabitatearen balioa itsas mailan 9,80665 m/s2 den. Hau da, 15 g-ko talka batek, 147 m/s2-ko balioa izango du gutxi gorabehera.

Zenbait zientzialarik, elkarrekintza fisikoak talka bat direla kontsideratzen dituzte zientzialari batzuk. Hona hemen zenbait adibide:

  • Intsektu bat hosto baten gainean jartzen denean, haren hankek hostoaren gainean talka egiten dute.
  • Boxealari batek ukabilkada bat ematen duenean, bere ukabilak talka egiten du bestearen gorputzean.

Zenbait erabilera arrunt:

  • Zirkulazio-talka batean, gutxienez auto bat dago inplikatuta.
  • Bi hegazkinen artean aire-talka gertatzen da.

Talkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talka-elastikoa duten bi masa.
Talka-inelastikoa duten bi masa.

Objektuak oso hurbil edo ukipenean daudenean, elkarrekintza gogor bat dago denbora-tarte motz batean. Kanpo-indarrak mespretxagarriak dira, ekintzan barne-indarrak nagusiak bihurtzen baititu. Mota horretako indarraei indar oldarkorrak deitzen zaie eta haien modulu handiarengatik eta akzio-tarte motzarengatik bereizten dira. Elkarrekintza horren adibidea talka bat da, kolpe-leungailu magnetikoa duten bi autoren artean gauzatzen dena. Auto horiek, elkar ukitu gabe izaten dute elkarrekintza, eta horri kontaktu gabeko talka deitzen zaio.

Elkarreragiten duten indarrak berdinak dira moduluz, baina noranzko ezberdinarekin. Talka elastikoki perfektua bada, momentu lineala zein sistemaren energia zinetikoa kontserbatzen dira. Ez dago masa trukaketarik gorputzen artean. Talka erabat inelastikoa bada, energia zinetikoa ez da kontserbatzen eta ondorioz, talka izaten duten gorputzek deformazioa eta tenperatura igoera jasan dezakete.

Newtonen bigarren legeak esaten du, indarra momentu linealaren aldakuntzaren berdina dela denborarekiko. Indar erresultantea zero bada, momentu lineala konstantea izango da. Hori beti gertatuko da, fisikaren arau orokor bat baita.

Horrek gauza bat suposatzen du. Talkan elkarrekintzaren aurreko momentu lineala () eta bukaerakoa () berdinak direla. Newtonen mekanikan itzulpen-koefizientea definitzen da. Hori bi masen arteko talkaren elastikotasuna neurtzeko erabiltzen da.

Koefiziente horren balioa zero eta baten tartean dago. Zero balio duten talkak, guztiz inelastikoak dira, aldiz bat balioa dutenak, guztiz elastikoak.

Talka-efektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talka-mekanikak, deformatzeko, hondatzeko, eta abarreko potentziala dauka:

  • Gorputz hauskor bat apur egin daiteke. Adibidez, beirazko bi botilak bere artean talka egiten dutenean, apurtu egin daitezke. Motor baten zizaila, zenbait magnitudeko talkaren ondorioz apurtzeko diseinatuta dago.
  • Objektu harikor bat, tolestu daiteke deformazio baten eraginagatik. Hala nola, kobrezko objektu bat lurrera erortzerakoan, deformatu egin daiteke.
  • Objektu batzuk ez dira deformatzen talka bakar baten ondorioz, baina materialek, nekea jasan dezakete talka txiki askoren ondorioz.
  • Batzuetan, talken efektuak ez dira larriak eta ez dute bere erabilera murrizten, hau da, ez dira kritikoak bere erabilerarako. Ordea, material batek talka asko jasaten baditu, larriak ez izan arren, azkenean ezin izango da erabili.
  • Talka batean momentuan agertzen ez diren eragin nabariak egon daitezke, baina azkenean material horren bizitza murriztu dezake. Material horren fidagarritasuna txikituko da.
  • Leherkorrak diren materialek, talka mekanikoekin eztanda egin dezakete.

Kontuan hartu beharrekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Material bat laborategi batean aztertu ondoren, talka baten ondorioz hondatu daitekeela ondorioztatzen bada, kontuz ibili behar da gauza batzuekin:

  • Talkaren iturria kontrolatu eta murriztu behar da.
  • Objektuaren ezaugarriak aldatu erresistentzia hobetzeko edo talkaren kontrola hobetzeko.
  • Malgukiak edo talka xurgatzen duten materialak erabili, hau da, oso deformagarriak diren materialak erabili. Horrela, talkaren igorpena kontrola daiteke objektuarengan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]