Lankide:Asiervallejo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arkakusoa intsektu txiki bat da, gizakien, txakurren, katuen eta odol beroko beste animalia batzuen odolaz elikatzen dena[1].

Arkakusoa (Siphonaptera)

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean katuen eta txakurren ilean bizi izaten dira. Gizakietan eta odol beroko beste animalia batzuetan ere aurki daitezke. Intsektu talde hau munduko leku guztietan aurki dezakegu, Antartikan barne.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu ez-hegodunak dira, 1,5-3,3 milimetroko luzera dute eta kolore ilunekoak dira, eta espezieren arabera gorriak, marroiak eta beltzak izan daitezke. Bere gorputza gogorra da eta ile eta arantza txikiz estalia dago. Hanka luzeak dituzte ilearen artean erraz mugitu ahal izateko, eta salto egiteko.[2]

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreinua Animalia
Ordena Siphonaptera
Familia Pulicidae
Generoa Pulex
Espeziea Pulex irritans

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkakusoen bizi zikloa

Arkakusoek lau estadio dituzte beren bizi-zikloan: arrautza, larba, pupa eta heldua. Arkakusoaren bizi-ziklo osoak aste gutxitatik hilabete batzuetara arte iraun dezake, ingurumenaren baldintzen arabera.

Nolakoa da ziztada?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziztada mingarria izan ohi da eta normalean 3 ziztada edo gehiago ilaran egiten ditu. Horietako ziztada bakoitzean negel bat osatzen du, normalean 1 cm baino gutxiagoko tamaina duena, non ziztadaren puntu zehatza ikus daitekeen. Ziztada honek sentsibilizatutako pertsonengan erreakzio alergiko handia eragin dezake.[3]

Fitxategi:Picadura pulga.jpg
Arkakuso ziztadak

Zeintzuk dira sintomak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziztadak hanketan eta arropa gorputzari egokitzen zaion lekuetan gertatzen dira gehienbat, hala nola gerrian, ipurmasailetan, izterretan eta sabelean.

Arkakusoen ziztaden sintomak hauek dira:

  • Ziztada gorri txikiak ikus ditzakegu, askotan hiruko taldeetan eginak, eta azkura handia eragiten dute.
  • Likidoz beteriko burbuila edo boltsak (anpoilak) eragin ditzake, pertsonak arkakuso-ziztadei alergia badie.[4]

Gizakiontzat kaltegarriak izan daitezke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkakuso baten ziztadak larruazaleko infekzioa ekar dezake. Hauek gizakiengan gaixotasunak eragiten dituzten bakterioak izan ditzakete, hala nola, tifusa eta izurria. Arkakusoen ziztadaren bitartez gizakiei bakterioak transmititu ahal zaizkie.[5]

   Ba al dakizu   

Arkakusoek 20 zentimetroko altueraraino salto egin dezakete, edo beren tamaina 200 aldiz. Hori gizakiok eraikin bat jausi bakar batez saltatzea bezalakoa da.

Nolakoa da tratamendua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkakusoaren ziztadak tratamendurik gabe desagertuko dira. Hala ere, berriro ez ziztatzeko, arkakusoengandik aldendu beharra dago. Beste aldetik, arkakusoen ziztaden sintomak arindu nahiz izanez gero, medikuari arazoa kontsultatu ostean, kremak eta sendagaiak erabili ahal izango dira.[6]

Nola prebenitu daiteke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliteke beti prebenigarria ez izatea. Helburua arkakusoak kentzea da, eta horretarako etxea, maskotak eta kanpoko beste eremu batzuk tratatu daitezke. Prozesu horren bitartean haur txikiek ez dute etxean egon behar, osasunerako kaltegarriak izan ahal direlako. Hegaztiak eta arrainak babestuta egon behar dute kimikoak botatzean. Askotan, arkakusoen aurkako lepokoak, eskumuturrekoak... ez dute funtzionatzen. Hainbat teknika probatu ostean arazoarekin jarraitzekotan albaitariari laguntza eskatzea gomendagarria izango zen.[7]

Webgune interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Pulgas: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  2. (Gaztelaniaz) Zazo, Miriam. (2020-03-24). «¿Cómo son las pulgas?» Tiendanimal (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Pulgas: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Pulgas: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Pulgas: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  6. (Gaztelaniaz) «Picaduras de pulgas: síntomas y tratamientos» Healthline 2019-07-16 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  7. (Gaztelaniaz) «Pulgas: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).